21Apirila2019

005.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Bittori Zeberio eta Arantxa Sorondo, Demokrazioako lehenengo bi emakume zinegotziei omenaldia egin zaie Amasa-Villabonan

Bittori Zeberio eta Arantxa Sorondo, Demokrazioako lehenengo bi emakume zinegotziei omenaldia egin zaie Amasa-Villabonan

homenaje bittori eta arantxa

Bittori Zeberio eta Arantxa Sorondo, diktadura frankistaren ondoren herriak eduki zituen lehenengo bi zinegotzi emakumeei omenaldia egin zaie Amasa-Villabonako Areto Nagusian.

Ekitaldia, eguerdiko 12etan hasi dena, Udalarekin zerikusi zuzena duten eta izan duten hainbat pertsona bildu ditu, besteak beste, egungo korporazioa eta baita herriak izan dituen aurreko bi Alkate emakumeak ere: Bakartxo Tejeria, egun Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria dena, eta Maixabel Arrieta. 

Maite Izagirrek ongi etorria eman die Arantxa eta Bittoriri Udaletxeko sarreran eta ondoren, Udaletxeko Areto Nagusira zuzendu dira gonbidatu guztiak atzetik zituztela. 

Ekitaldia aurresku batekin hasi da eta jarraian Izagirrek hartu du hitza testuinguru historikoa azaltzeko “Emakumeon berdintasunaren aldeko bide politikoak momentu garrantzitsu bat izan zuen gure herrialdean: II Errepublika. Sistema errepublikarrean, emakumeok hautagai izateko eskubidea eskuratu, eta ondoren, 1933an, hauteskunde libre batzuetan parte hartu ahal izan genuen. Gerra Zibilaren eraginez amaitu zen denbora tarte horren ondoren, emakumeok ez genituen gure eskubide politikoak bakarrik galdu, baizik eta bizitza sozial, kultural eta laboraletik erabat baztertua geratu ginen. Diktadura frankistaren garaian emakumeok emazte sakrifikatuaren papera hartu behar izan genuen, bigarren mailakoak izango bagina bezala, ama eredugarriak, senarraren erabakien menpe, eta senarraren baimena lortu behar genuen ondasun ekonomikoak edukitzeko.

Alkateak esan bezala “Gizarte matxista hartan, non sexu ezberdinen arteko hezkuntza bultzatzen zen eta emakumeok gure zintzotasuna jantzi kodigo zorrotzetan oinarritu behar genuen, emakumeon eskubideen borroka hasi zen, hirurogeigarren hamarkadan indarra hartzen joan zena.”

Jarraian Arantxak eta Bittorik pauso bat aurrera eman zuteneko garaian zentratu da “1979ko apirilaren 3an, euskaldunon gehiengo handi batek lehenengo aldiz bozkatu ahal izan genuen herri mailako hauteskunde batzuetan eta demokratikoki erabaki ahal izan genuen Udala. Eta garai hartan, berrogei urteren ondoren emakumeok gure eskubideak errekuperatu genituenean, Bittori Zeberio eta Arantxa Sorondo, bi emakume abertzale, Euskadi eta euskara maite zuten bi emakumek, erabaki ausarta eta bikoitza hartu beharra izan zuten: kandidatura politiko batean parte hartu eta lehen postuetan joan gainera, ondoren kargu publiko bat edukiko zutela ikusiz.” Eta aurre egin behar izan zieten zailtasunak aipatu ditu “Moldeak puskatu zituzten, baita beirazko sabaiak ere, denbora luzearen ondorioz, garai hartako emakume askok zituzten inertziei aurre egin eta euren ezagutza partekatzea erabaki zuten, ez zirela gutxi gainera, Amasa-Villabona berritzaile bat eraikitzeko asmoz ilusioz eta itxaropentsu. Gure lehenengo emakume zinegotziak izan ziren, Arantxaren kasuan, lehen emakumea izan zen Udaleko gobernu taldean Karlos Etxenike Alkate zela lan hori hartu zuena. Beraien artean ezberdintasunak egon arren, biek jakin zuten herrigintzaren muina ulertzen gurea bezalako herri txiki batean eta ongizatea sustatuz ibili ziren etengabe.”

Ondorengoa ere aipatu du “Lehengoak izan ziren eta bidea ireki ziguten. Ordutik hona emakume askok egin dugun bide bat izan da; lana eta familiarekin uztartu behar izan dugun bide zail bat, garai hartako gizon eta emakume askoren ezezkoa jasotzen zuena. Bide emankorra, dudarik gabe, gure herrian hainbat emakume Alkate izatea ahalbidetu duena, besteak beste: Maixabel Arrieta, Bakartxo Tejeria eta, umilki, ni neu. Hau guztiagatik,  eta batez ere gu denok konprometituak sentitzen garen bide bat ireki zutelako, gaur aintzatespen omenaldi bat eskaini nahi diegu amasa-villabonatar guztion izenean.”

Bittorik eta Arantxak Mahatmaren esaldia egia zela erakutsi zuten “emakumeei sexu ahula deitzea gezurra esatea izateaz gain, gizonak emakumearen gain sortzen duen injustizia berresten du”. 

Udalgintza herriaren ongizatearen alde lana egitea gizonen lana bakarrik ez zela azaldu zuten. Eta, seguraski, zinegotzi bezala eginiko ibilbidean, emakumeok egiten dugun politika baketsuagoa dela argi utzi zuten.

Zorionak Arantxa eta Bittori Amasa-Villabonaren alde egin duzuen lan guztiagatik!

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Bittori Zeberio eta Arantxa Sorondo, Demokrazioako lehenengo bi emakume zinegotziei omenaldia egin zaie Amasa-Villabonan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu