15Urria2019

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Udalaren balorazioa Martxoak 8aren inguruan

Udalaren balorazioa Martxoak 8aren inguruan

pintada 1

Oso positiboa, baina salatu behar diren hainbat ekimenekin

Udal gobernu taldeak, Maite Izagirre buru duenak, oso balorazio positiboa egin du Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunari lotuta antolaturiko ekimen programa zabalari buruz eta emakumeek lidergoa hartuta garaturiko beste ekintza batzuei buruz.

Herritarren parte hartzea ostegunean ospatu zen batukada feministan eta larunbateko ipuinen kontaketan onak izan ziren, herriko zuhaitzak oihal ezberdinez apaintzeko ekimen sinbolikoak gure herriko belaunaldi berriak berdintasunaren borrokarekin erabat konprometituak daudela agerian uzten du, baita greban parte hartu izanak ere, ostiraleko mobilizazioa jendetsua izan zelarik.

Udalak, data honekiko politika aktiboa martxan jarri duenak, larunbatean Amasa-Villabonako lehen bi emakume zinegotziei (Bittori Zeberio eta Arantxa Sorondo) egin zitzaien omenaldi hunkigarria ere goraipatzen du.

Hau guztiagatik, parte hartze jendetsua eta mobilizazioa modu baketsu eta gehiengo handi batean modu zibiko batean garatu delako eta urtetik urtera emakumeen eskubideen aldeko mugimendu plural eta transbertsala errotzen joan delako, Udalak balorazio positiboa egiten du.

Hala ere, ez dugu ahaztu behar, berriz ere, hainbat sektorek mobilizazioen joan-etorria zikindu nahi izan dutela herriko hainbat gune pribatu eta publiko pintadekin hondatuz: “pintada hauek egiten dituztenek, kontuan eduki beharko lukete, historikoki gizonen ohitura ankerrak errepikatu besterik ez dituztela egiten eta herriko emakumeei ekonomikoki galerak sortzen dizkietela, euren zergekin pintadak ezabatzeko lana ordaindu behar izaten dute eta. Feminismoa ez da sekula modu negatiboan garatu behar” azaltzen dute alkatetzatik.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Udalaren balorazioa Martxoak 8aren inguruan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu