21Maiatza2019

002.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Kultur ekintzaz beteriko astea

Kultur ekintzaz beteriko astea

kultur buletina MARTXOA2019-03
Literatura, historia, antzerkia eta gazteentzako ikuskizuna

Aste honetan, mota desberdinetako hainbat ekintza kulturalez beteta iritsiko da Amasa-Villabonako agenda kulturala. Kultur sailak publiko anitzaren gustukoa izatea espero du.

Asteazken honetan, hilak 13, irakurketa dramatizatua egingo da Subijana etxean eta Bernardo Atxagaren ardura izango da Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen laguntzarekin. Irakurketa honetan, Asteasuko idazleak, euskal literaturaren inguruko hitzaldia eman zuen Martuteneko kartzelan bizitako esperientziaren inguruko narrazio berezia egingo du. Hitzordua arratsaldeko 19:30etan eta doako sarrera izango du.

Ostegunean, hilak 14, Amasa eta Villabona batu ziren 400.urteurrenaren ospakizunaren harira antolatutako ekintzen artean programatutako hitzaldi historikoen bigarren jardunaldia burutuko da. Kasu honetan, EHUko irakasle den Iosu Etxezarraga izango da hizlaria eta “Amasa eta Villabona Erdi Aroan organizazioaren ikuspegitik” tituludun hitzaldia eskainiko du. Erromatarren Inperioaren gainberatik Gipuzkoako lehen hiribilduak sortu bitartean igarotako 8 mendeetan eremu honetan gertatu ziren aldaketak aztertuko diren topaketa izango da. Hitzaldiaren lekua Subijana etxea izango da oraingo honetan ere arratsaldeko 19:00etan.

Eta egun bat bera ere galdu gabe, ostiralean, hilak 15, “Fabiolo Connectionene” eskutik izango den antzerkiaren tartea izango da. Goi-gizarteko “Mora y Lieja-ko” Fabiolo pertsonaiak protagonizatutako umorezko monologoa da. Rafael Maza aktoreak, Sotogrande urbanizazioko pertsonaia pijo bati emango dio bizia eta aktualitatearen errepaso umoretsua egingo du estilo fresko eta lotsagabe baten bitartez. Antzerkia Gurea Zinean aurkeztuko da arratsaldeko 20:30ean eta sarrerak 2 euroko kostua izango du.

Eta astea amaitzeko, larunbat eta igandean, gazte eta nerabeen tartea izango da EITB-1eko “Goazen!” programatik sortutako antzerkia izango baita Gurea Zinean. Honako hauek dira ordutegiak. Larunbata 16, 16:00 eta 19:00etan; igandean 17, 12:30 eta 17:00etan. Aldez aurreko sarrerek 10 €ko kostua izango dute eta ohiko lekuetan erosi ahalko dira.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Kultur ekintzaz beteriko astea
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu