17Ekaina2019

002.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Amasa-Villabonako Udalak bat egiten du Korrikarekin

Amasa-Villabonako Udalak bat egiten du Korrikarekin

korrika AV

Apirilaren 13an, goizeko 03:29etan iritsiko da herrira

1980an hasiera eman zitzaion Korrikak, 21. edizioa beteko du aurten. Euskararen berreskurapena eta Euskal Herria berreuskalduntzea xede dituen AEK erakundeak antolatzen duen ekimena apirilaren 13an, goizeko 03:29etan iritsiko da Amasa-Villabonara. Udalak, bat egiten du Korrikarekin eta bere mezuarekin, “Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera, hautua egitea”.

Korrikaren festa ospatzeko, batzorde berezi bat antolatu da herriko eragile eta Udalean aurkitzen diren Alderdi Politiko ezberdinetako ordezkariekin batera. Ohikoa den bezala, Udalak diru-laguntza bat emango dio Korrikari.

Apirilaren 12an, ostirala, hainbat ekitaldi antolatu dira herrian. Arratsaldeko 15:15etan, “Korrika Txikia” antolatu da herriko eskola guztien parte hartzearekin eta gero txokolatada egingo da. Horren ostean, umeek, Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna ikusi ahal izango dute Berdura Plazan, arratsaldeko 18:00etan. 19:00etan, erraldoi eta buruhandien txanda izango da Besamotza konpartsa eta Loatzoko musikariekin batera. Gainera, afari herrikoia antolatu da plazan 21:30ean (kontuan izan behar da jatekoa norberak eraman behar duela, edateko ordea, sagardo kupelak egongo dira). Izena emateko ezinbestekoa da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean izena ematea apirilaren 11, osteguna, baino lehen.

22:30ean, bertso saioari emango zaio hasiera, parte-hartzaile gisa, Ander Goikoetxea, Beñat Iguaran, Beñat Karrera, Iñaki Otaegi, Maddi Aiestaran eta Aritz Mujika egongo dira. Gai jartzailea Amaia Agirre izango da. Festarekin jarraituz, gaueko 23:30ean, Elektropapo, elektro-txarangaren kalejira izango dugu.

Korrika, apirilaren 13ko, goizeko 3:29etan pasako da Amasa-Villabonatik. Zizurkildik etorriko den lekukoa Maite Izagirre, Amasa-Villabonako alkateak, hartuko du Zubimusu zubiaren erdian. Bertatik, Txermin aldera joko du eta herriko merkatariei emango die. Jarraian lekukoak herria zeharkatu eta Tolosaruntz abiatuko da. 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Amasa-Villabonako Udalak bat egiten du Korrikarekin
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu