23Iraila2019

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Errebote Plazako bisita gidatua

Errebote Plazako bisita gidatua

erebote plaza bisita gidatua panelak
Maiatzaren 23an, Errebote plazako historia zein orain dela gutxi ipini diren panelen edukia ezagutzeko bisita gidatu bat burutu zen.

Ongietorri eta bisita gidatuan zehar, lore sorta bat oparitu zitzaien Juli eta Kontxi Carlos Etxenike eta Blas Garmendiaren alargunei. Instituzioko hainbat ordezkarik, herritarrek zein erreboteari lotutako pertsonen familiartekoek parte hartu zuten ekitaldian, joko singular honen inguruan egin duten lanaren aintzatespena egin zitzaien. Dani Carballo, arkitekto, pilotaren alorreko ikerlari eta proiektuaren erredaktore taldeko kideak, gaur egun amaitu den Errebote Plazako errehabilitazio proiektuaren nondik-norakoak azaldu zituen.

Maite Izagirre alkateak, datorren asteetarako inaugurazio herrikoia antolatuko dela aipatu zuen amasa-billabonatar guztiek Errebote Plaza berrituari ongietorria eman ahal izateko.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Errebote Plazako bisita gidatua
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu