21Abuztua2019

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa Fleming Ikastetxearekin

Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa Fleming Ikastetxearekin

calculadora
Arratzaingo eraikineko hobekuntza lanak finantzatuko ditu

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ebazpena argitaratu du maiatzaren 29ko datarekin, eta bertan adierazten den moduan, udalaren jabetzako hezkuntza eraikinetan hobekuntza lanak egitera bideratutako laguntza ekonomiko garrantzitsuak eskainiko dira.

Olatz Aramendi, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordeak sinatutako ebazpen honengatik, Eusko Jaurlaritzak, 72.683,60 €ko diru laguntza eskainiko du aurreikusita zeuden Arratzaingo hezkuntza zentroko pilotalekua estali, partzialki itxi eta parkea hobetzeko.

Maite Izagirre jarduneko alkatearentzat, akordio honekin  ondo amaitzen da 2015-2019ko legealdia, berak dioenez, “4 urte hauetan zehar, instituzioen arteko kolaborazioa gure lehentasunetako bat izan da eta hori emaitzetan nabaritu da. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin izandako elkarrizketa eta negoziazioek bere fruituak eman dituzte”.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa Fleming Ikastetxearekin
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu