20Ekaina2019

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Energiaren Superheroien I. Topaketa burutuko da, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Energiaren Superheroien I. Topaketa burutuko da, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

ingurumenaren eguna superheroiak
Ekainaren 7an, energia aurreztearekin lotutako frogak eta jolasak izango dira gaztetxoentzat, Zumardi Handian, Tolosaldea Garatzenek antolatuta.

Kontzientziazio lanketa berezia da aurten gaztetxoekin Tolosaldea Garatzeneko Energia sailetik. Martxoan “Energiaren superheroia izateko gida” kanpaina jarri zuten martxan, energia aurrezteko erronkak proposatuz. Ekintza horien artean zeuden, hala nola, gailu elektrikoak itzaltzea, oinez edo bizikletaz mugitzea, edota ur txorrota ixtea. Haurrek banan-banan osatu behar izan zituzten energiaren superheroi bihurtzeko. Eskualdeko herri guztietako ikasleei banatu zitzaien liburuxka, eta segituen agortu zituzten IZPI superheroiaren lehen 300 kapa eta antifazak, gehiago eskatu behar izatera behartuz. Etxeko txikienen konpromiso maila balioan jarri nahi da, eta egindako ahaleginagatik zoriondu.

Aipatu, oraindik superheroi egiteko aukera dagoela, eta gida lortu ez duenak, bertsio digitala eskura izango duela.

Ospakizun eguna

Bada, kanpainaren itxiera modura, eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Energiaren Superheroien I. Topaketa antolatu da Intujairen laguntzarekin. Nazioarteko Eguna hilaren 5ean ospatzen bada ere, topaketa ekainaren 7an izango da, Tolosako Zumardi Handian. Hauxe da egitaraua:

Energiaren Superheroien I. Topaketa

17:30. Superheroien ginkana eta jolasak, Intujairen eskutik.
18:30. Superheroien merendola eta argazkia
19:00. Ekitaldiaren amaiera
*Oharra: eguraldi txarra eginez gero, bertan behera geldituko da.

Informazio gehiagorako jo ezazu beraien webgunera

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Energiaren Superheroien I. Topaketa burutuko da, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu