22Abuztua2019

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Aurrera jarraitzen dute bordetako konponketa lanek

Aurrera jarraitzen dute bordetako konponketa lanek

bordak albistea
2019an bi berregokituko dira hitzartutakoarekin betez

Amasako Auzolaneko kide zein Amasamendiko ganaduzaleekin elkartu ondoren, 4 borda konpontzea erabaki zen pairatzen zuten egoera aztertu ondoren. Behin, konpondu beharreko bordak identifikatuta plan bat eratu zen eta bertan islatzen zen moduan, bordetako 2 2018an berrituko ziren eta beste 2ak 2019an.

2018ko neguan, Lasturko eta Itxipiko bordak konpondu ziren auzolanean. Bi borda hauek berregokitzeko aurrekontua 2.395 €koa bazen ere, 1.500 € gehiago bideratu ziren ur bideak txukundu ahal izateko.

2019an bestalde, 4.000 €ko aurrekontua bideratuko da Loatzuko borda berregokitzeko eta 3.700 €ko aurrekontua eskainiko da Otarreta edo Kañoko borda konpontzeko.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Aurrera jarraitzen dute bordetako konponketa lanek
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu