20Ekaina2019

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Aurrera jarraitzen du musika taldeak aukeratzeko prozesuak

Aurrera jarraitzen du musika taldeak aukeratzeko prozesuak

dibujo-musica-png-7
Aurrera goaz Santio jaietako uztailaren 26ko kontzertuko musika taldeak aukeratzeko prozesuarekin. Oraintxe bertan hasita eta ekainaren 10eko 00:00ak arte, zuek proposatutako taldeak bozkatzeko aukera izango da, baldin eta disponibilitate eta aurrekontuaren inguruko baldintzak bete badituzte. 8 bandak osatuko dute zerrenda hori:

  • THE POTES
  • MODUS OPERANDI
  • LION HEART
  • EUPHORIC
  • BAD SOUND SYSTEM
  • McONAK
  • KILIMAK
  • ZE ESATEK

Bozkatzeko, bi baldintza bete behar dira:

  • Amasa-Villabonan erroldatuta egotea
  • 2005. urtean edo lehenago jaio izana

Horretarako, mezu bat bidali behar da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. e-mailera, ondo-rengo datuekin:

  • Bozkatzen duen pertsonaren izen-abizenak
  • Jaiotze-data
  • Bozkatu nahi duen taldearen izena (8 taldeko zerrenda horretatik)

Ez dira kontuan hartuko goian adierzitako datuak ez dauzkaten mezuak. Pertsona bakoitzak zerrendako banda bakarra bozkatu ahal izango du, eta bi edo gehiago bozkatzekotan, lehenengoa bakarrik hartuko da. Talde bat baino gehiago kontratatzeko dirua izatekotan, aukeratuko da, gehien bozkatua izan den taldeaz gain, ekintza honetarako ezarritako aurrekontuan sartzen den hurrengoa, betiere bozketaren emaitzaren ordenari segituz.

Datorren asteartean, hilak 11, jakinaraziko dizkizuegu bozketaren emaitzak.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Aurrera jarraitzen du musika taldeak aukeratzeko prozesuak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu