23Iraila2019

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Lehen erabakiak hartu dira legealdi berriko lehen osoko bilkuran

Lehen erabakiak hartu dira legealdi berriko lehen osoko bilkuran

Joan zen asteazkenean, ekainaren 26an, Osoko Bilkura berezia bildu zen udaletxeko pleno aretoan. Bilkura berezia izan zen, legealdiko lehen bilkura izanik, Udaleko funtzionamenduari eta Udal organoen eraketari buruzko hainbat gai eztabaidatu eta erabaki baitzen:

1. Udalbatzaren Osoko Bilkuren maiztasuna:

Hilean behin egingo dira Osoko Bilkurak, hilabeteko azken asteartetan, arratsaldeko 19:30etan. Egun hori lan eguna ez balitz, aurreko asteko asteartera pasatuko litzateke, ordu berean. Salbuespenak: Uztailaren 23an (uztailaren 30ean Santio jaiak direlako) eta abenduaren 17a (abenduak 24 eta 31 ez direlako bilkura egiteko egun egoki gisa ikusten). 

Udalbatzaren Bozketa: Alde: 13 bozka, kontra: 0 bozka eta abstentzioa: 0 bozka. Ondorioz, aho batez onartua izan zen.

 

2. Batzorde iraunkorrak eratzea:

Hauek izango dira 2019-2023 legealdiko Udal Batzorde iraunkorrak, batzordeburuak eta batzordekideak:

  • Hirigintza, Zerbitzuak eta Ingurumena:

Batzordeburua: Xabat Laborde (EH BILDU).

Batzordekideak: Ander Goikoetxea (EH BILDU), Beatriz Unzue (EH BILDU), Patxi Agirre (EAJ-PNV), Mª Luisa Arija (UDAL TALDE SOZIALISTA).

  • Ogasuna, Garapen ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza:

Batzordeburua: Beatriz Unzue (EH BILDU).

Batzordekideak: Xabat Laborde (EH BILDU), Arantza Lopez (EH BILDU), Maite Izagirre (EAJ PNV), Mª Luisa Arija (UDAL TALDE SOZIALISTA).

  • Pertsonala eta barne araubidea:

Batzordeburua: Beatriz Unzue (EH BILDU).

Batzordekideak: Xabat Laborde (EH BILDU), Arantza Lopez (EH BILDU), Maite Izagirre, (EAJ PNV), Mª Luisa Arija (UDAL TALDE SOZIALISTA). Ahotsarekin baina botorik gabe: langileen ordezkariak.

  • Euskara, Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Kirola:

Batzordeburua: Gorka Kamio (EH BILDU).

Batzordekideak: Garazi Bengoetxea (EH BILDU), Amagoia Agirre (EH BILDU), Juan Manuel Izagirre (EAJ-PNV), Mª Luisa Arija (UDAL TALDE SOZIALISTA)

  • Gizarte politika, Aniztasuna, Adineko pertsonak eta Politika feminista:

Batzordeburua: Arantza Lopez (EH BILDU).

Batzordekideak: Beatriz Unzue (EH BILDU), Xabat Laborde (EH BILDU), Amaia Irazusta (EAJ-PNV) Mª Luisa Arija (UDAL TALDE SOZIALISTA).

  • Herritarren Parte Hartze Batzorde Berezia:

Batzordeburua: Beatriz Unzue (EH BILDU).

Batzordekideak: Xabat Laborde (EH BILDU), Gorka Kamio (EH BILDU), Maite Izagirre (EAJ PNV), Mª Luisa Arija (UDAL TALDE SOZIALISTA).

  • Memoria eta Elkarbizitza Batzorde Berezia:

Batzordeburua: Xabat Laborde (EH BILDU).

Kide titularrak: Beatriz Unzue (EH BILDU), Arantza Lopez (EH BILDU), Patxi Agirre (EAJ-PNV), Maria Luisa Arija (UDAL TALDE SOZIALISTA).

Udalbatzaren bozketa: Alde: 7 bozka (EH Bildu), kontra: 0 eta Abstentzioa: 6 bozka (EAJ-PNV eta PSE-EE)

 

3. Udalaren Kontratazio mahai iraunkorra eratzea eta osatzea:

Kontratazio-Mahai Iraunkorra honela osatuta egongo da:

  • Lehendakaria: Beatriz Unzue alkate andrea. Ordezkoa: Xabat Laborde lehenengo Alkateordea.
  • Lege teknikaria: Udal Idazkaria
  • Udaleko kontu-hartzailea. Ordezkoa: Administrazio orokorreko administraria-Diruzaina.
  • Idazkaria: Idazkaritzako Administrazio orokorreko administraria. Ordezkoa: Idazkaritzako Administrazio orokorreko adminis-traria-itzultzailea.
  • Besteak: Kasu bakoitzean gaien arabera beharrezkoak diren funtzionario edo aholkulariei deituko zaie. Ahotsa izango dute baina ez botorik.

Oposizioko udal talde guztiei Kontratazio-Mahaiaren deialdia luzatuko zaie, ordezkari bana bidaltzeko aukera izan dezaten, soilik iritzia emateko aukera izango dute, ez botorik.

Udalbatzaren Bozketa: Alde: 13 bozka, kontra: 0 bozka eta abstentzioa: 0 bozka. Ondorioz, aho batez onartua izan zen.

 

4. Alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzordeko kideak:

Alkateordeen izendapena: Lehen alkateordea Xabat Laborde (EH Bildu) eta bigarren alkateordea Arantza Lopez (EH Bildu).
Tokiko Gobernu Batzarreko kideak: Beatriz Unzue (Alkatea eta batzarreko lehendakaria), Xabat Laborde (EH Bildu), Arantza Lopez (EH Bildu), Patxi Agirre (EAJ-PNV) eta Maria Luisa Arija (PSE-EE).

Kide hauen aukeraketa egiteko ahalmena alkatearena da eta udalbatzari alkatearen erabakiaren berri eman zitzaion. Ondorioz, puntu honetan ez zen bozketarik egin.

 

5. Ordezkari politikoen liberazioen dedikazioak eta ordainsariak:

Liberazioak:

  • Alkatearen soldata: Beatriz Unzue Esnaola alkateak erabateko dedikazioa izango du eta urtean 37.900 euro gordin jasoko ditu. Aurreko alkatearen soldata %28an jaitsi da.
  • Lehen alkateordea, Xabat Laborde Etxabe: Erabateko dedikazioarekin urtean 31.911 euro gordin jasoko ditu. Soldata hau aurreko alkatetzak zuen "alkatearen idazkaria" konfiantzazko postuak zuenaren berbera da.
  • Oposizioko liberatua: Maite Izagirre (EAJ-PNV): %60,5eko lanaldia izango du eta urtean 17.375,54 euro gordineko soldatarekin. Kopuru hau, 2016ko Udal Legeak eta EUDEL-ek ezarritako irizpideak kontuan hartuta kalkulatu da, Udaleko ekonomia sailak egindako txostenean oinarrituta.

Egin diren aldaketa hauekin, aurreko legealdiarekin alderatuta, ordezkari politikoen soldatetan guztira urtean 20.136 euro aurreztuko ditu udalak (lehen 107.311 euro, eta orain 87.175 euro). Alkatetzako edo udal gobernuko ordezkarien soldatetei dagokionez, udalak urtean 14.100 euro aurreztuko ditu.

Udalbatzako talde politikoen diru asignazioa:

Talde politikoei bideratuko zaien diru kopurua honakoa izango da aurrerantzean: Hilean 226 euroko asignazio finkoa eta zinegotzi bakoitzeko hilean 71 euro gehiago. Aurreko legealdiarekin alderatuta, erabaki honekin alderdi politikoei bideratutako diru kopuruak %28ko jaitsiera izango du.

Jaitsiera honen ondorioz, udalak urtean 7.572 euro aurreztuko ditu talde politikoen diru asignazioan.

Udaleko organoetan parte hartzeagatik jasoko diren ordainsariak (dietak):

  • Informazio-batzordeetara joateagatik:  36 euro/bilkura zinegotzi bakoitzari. 54 euro/bilkura, batzordeburuari.
  • Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuratara joateagatik: 54 euro/bilkura.
  • Udalaren osoko bilkuratara joateagatik: 90 euro/bilkura.

Udalkide bakoitzari urtean gehienez 3.024 euro ordainduko zaizkio ordainsari hauen bidez.

Dieta hauetan ere %28ko jaitsiera aplikatu du Udal gobernu berriak.

Udalbatzaren bozketa: Alde: 7 bozka (EH Bildu), kontra: 0 eta Abstentzioa: 6 bozka (EAJ-PNV eta PSE-EE)

 

6. Udalaz gaindiko organoetako Udal ordezkarien izendapena:

Honakoa izan zen udal gobernu taldearen proposamena:

  • Beatriz Unzue (alkatea): Tolosaldea Garatzen SA., Tolosaldeko Mankomunitatea, Apattarrekako Industrigunea SL.
  • Ander Goikoetxea Arana (EH Bildu): Tolomendi Mendi Nekazaritza elkartea.
  • Amagoia Agirre (EH Bildu): Loatzo Musika Eskola Mankomunitatea, Haurreskolak partzuergoa.
  • Xabat Laborde (EH Bildu): Mintzola fundazioa, Gipuzkoako Urak.

Udalbatzaren Bozketa: Alde: 12 (EH Bildu eta EAJ-PNV), kontra: 0 eta abstentzioa: 1 (PSE-EE)

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Lehen erabakiak hartu dira legealdi berriko lehen osoko bilkuran
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu