17Azaroa2019

009.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Amasa-Villabonako udalak Nerea Agirre eta Jose Carlos Carrasco herritarren heriotza eragin zuen gidariaren aurkako epaiketa ahalik eta azkarren hastea eskatu du

Amasa-Villabonako udalak Nerea Agirre eta Jose Carlos Carrasco herritarren heriotza eragin zuen gidariaren aurkako epaiketa ahalik eta azkarren hastea eskatu du

67403069 2417688454921072 1952980096881000448 o
Pasa den uztailaren 29an, Amasa-Villabonako agerraldi publikoa egin zuen, Nerea Agirre eta Jose Carlos Carrasco-ren senideekin, lagunekin eta Oriako txirrindulari taldeko kideekin batera. Hau da Beatriz Unzue alkateak udalaren izenean plazaratu zuen irakurketa:

AMASA-VILLABONAKO UDALAREN OHARRA:

Hilabete honetan jakin dugu, Leongo auzitegi probintzialak Nerea Agirre eta Jose Carlos Carrascoren heriotza, eta Orats semearen zauriak eragin zituen ustezko erantzulearen kartzela aldi prebentiboaren amaiera agindu duela.

Ondorioz pertsona hau askatasun egoeran aurkitzen da gaur egun, honako baldintzekin:

- 3000 euroko fidantza ordaintzea.
- Astelehenero epaitegietan aurkezteko betebeharra.
- Pasaportea eta gidatzeko baimena epaitegian uztea.

2018ko ekainaren 28an gure herria gogor kolpatu zuen gertakari tragiko hura eragin zuen pertsona hasieratik fidantzarik gabe kartzelaratua izan zen.

Gogoratu behar dugu istripua eragin ondoren ihesari eman ziola eta gainera positibo eman zuela ondoren egin zitzaion alkoholemia frogan. Guzti honek samina eta amorrua eragin zituen gure artean eta kasu hau bereziki larria izatea eragin du.

Horregatik Villabonako udaleko bozeramaile batzordeak egindako presazko bilkuran, aho batez erabaki zen auzi honetan udala herri akusazio gisa aurkeztea.

Beraz, badirudi ustezko erantzulea kalean, askatasunean egongo dela epaiketa izan arte. Egoera honek, ezinbestean min gehigarri bat sortu du biktimen familiaren eta oro har herritarren artean, izan ere, legearen arabera behin behineko kartzela aldia bi urtekoa izan daiteke eta kasu honetan urte batekoa izan da.

Amasa-Villabonako udal ordezkariok egoera honekin behin betirako bukatzeko, epaiketa ahalik eta azkarren egitea aldarrikatzen dugu. Ez dauka zentzurik familia eta lagunei samin gehiago eragiteak, nahikoa sufritu dute dagoeneko.

Amaitzeko, Amasa-Villabonako udalaren izenean, auzibide honetan herri-akusazio gisa lan egiten jarraitzeko konpromisoan berresten gara eta Nerea, Jose Carlos eta Orats-en familia eta lagunei gure babes eta elkartasun osoa eskaini nahi diegu une gogor hauetan.

Justizia egin dadila eskatzen dugu, besterik ez.

Amasa-Villabonan, 2019ko uztailaren 29an

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Amasa-Villabonako udalak Nerea Agirre eta Jose Carlos Carrasco herritarren heriotza eragin zuen gidariaren aurkako epaiketa ahalik eta azkarren hastea eskatu du
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu