15Iraila2019

009.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Oriamendi, Errota eta Arroa auzoetan ur-hornikuntza sarea eraberritzeko lanak hasi dira

Oriamendi, Errota eta Arroa auzoetan ur-hornikuntza sarea eraberritzeko lanak hasi dira

IMG 20190820 141237 032

Proektua Gipuzkoako Ur Kontsortzioak (Gipuzkoako Urak) burutu du, lanek guztira 20 astetako (5 hilabete) iraupena izango dute eta 390.448,85 euroko aurrekontua dute. Kontratazio lehiaketa irabazi ondoren, obra Sasoi Eraikuntzak S.L. enpresak gauzatuko ditu.

Villabonako auzo hauetako ur-hornikuntzarako hoditeria aldatu eta hodi berriak ezartzeaz gain, saneamendu sarean ere hobekuntzak egingo dira. Gaur egungo hoditeria guztiz zaharkitua dago eta ur galerak eta beste hainbat arazo sortu dira, beraz, eraberritze lan hauek erabat beharrezkoak dira. Guztira 1.473 metroko luzerako hoditeria aldatuko da.

Dagoeneko Legarreta (Sacem-go) zubian egin beharreko lanak bukatu dira, zubi horretan egiten ari diren zabaltze lanak baliatuta.

Obra edo lan hauek, saihestezinak izango diren hainbat traba eta arazo sortuko dituzte, izan ere zanja edo lubakiak egin beharko baitira aipatutako hiru auzoetan. Gehienbat errepide alboko espaloietan egingo dira lubakiak eta espaloi hauen zabalera handia dela eta, arazoak ez dira horren larriak izango.

Udala etengabeko harremanetan dago Gipuzkoako Urak-eko arduradunekin eta lan honen gidaritzarekin, beti ere, ahal dugun neurrian herritarrei eragingo dieten traba edo arazoak murrizteko helburuarekin.

Proiektuari buruzko informazio osoa HEMEN: https://www.gipuzkoakour.eus/proveedores_login/Obra_detalle.aspx?Codigo_Obra=%2090129073&proyecto_id=5481&Tipo=0

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Oriamendi, Errota eta Arroa auzoetan ur-hornikuntza sarea eraberritzeko lanak hasi dira
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu