14Abendua2019

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Mintzalaguna egitasmoan izena emateko aukera

Mintzalaguna egitasmoan izena emateko aukera

MINTZALAGUNA2web
MINTZALAGUNA: ERABILERAN ERAGITEKO MODU ZUZENA

TU-tik GU-ra:

Euskal Herrian badugu mundu bat guztiok partekatzen duguna, euskararena. Euskal hiztun izan ala ez, euskara usaintzen dugu, entzuten, ikusten, arnasten... Eta gero eta euskaldun gehiagok egiten dugu euskaraz bizitzeko aukera.

Ikasturte berriarekin batera mila eta bat aukera ditugu esploratzeko zain, eta euskararen mundu magikoa ere horietako bat izatea nahi dugu. Dagoeneko ezagunak dira Mintzalagun egitasmoak: euskaraz hitz egiteko espazioak dira, astean behin elkartu eta ordubetez euskaraz aritzeko saioak, nahierara moldatu daitezkeenak, aisialdiari eta eguneroko martxari egokitutakoak, erabat doakoak.

Hauxe da Euskaltzaleen Topagunea elkarteak argitaratu duen Mintzalaguna egitasmoaren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ij0Rv6s0Hsw&feature=youtu.be

Hortaz, zalantzan dabilenak ez dezala bitan pentsatu: Mintzalaguna hizketaldi bat baino gehiago da, euskal munduaren alde egiteko ariketa da. Euskaraz dakienak leiho bat irekitzen baitio euskara ikasi/praktikatu nahi duenari, mundu bat zabaltzen dio... eta alderantziz ere bai.

Harreman berriak egiteko bidea ere bada, teoriatik eta erabilera akademikotik libre, praktikara bideratua. Hitz gutxitan: erabileran eragiteko modu zuzena eta praktikoa

Horregatik herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu euskaraz bizitzera, norbere lotsak alde batera utzi eta egitasmo honetan parte hartzera.

Egin jauzi tu-tik gu-ra, eta ongi etorri mintzalagunon mundura!

Izen-ematea eta informazioa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Mintzalaguna egitasmoan izena emateko aukera
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu