22Azaroa2019

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak diru laguntza berria onartu du haurrak Amasa-Villabonako SEASKA haur eskolan matrikulatzen dituzten gurasoentzat

Udalak diru laguntza berria onartu du haurrak Amasa-Villabonako SEASKA haur eskolan matrikulatzen dituzten gurasoentzat

IMG 20191016 163633 739

Gaur Villabonako Kale Berrian Seaska haur eskola aurrealdean egindako agerraldian Beatriz Unzue alkatea eta Amagoia Agirre hezkuntza zinegotziak hartu dute hitza eta beraiekin batera Seaska haur eskolako hezitzaile eta langile guztiak izan dira. Langileek beren esker ona agertu diote udal gobernuari, aspalditik zetorren eskaera honi erantzuteagatik eta emandako hitza betetzeagatik.

Diru laguntza honen bidez, herriko haur eskolako matrikulazio kopurua handitzea eta etorkizunean haur eskola zerbitzu publikoaren biziraupena ziurtatzea da udalak lortu nahi lukeen helburua.

Irailaren 26an izandako Udal Gobernu Batzarrean hartu zen diru laguntza sistema berri hau onartzeko erabakia EH Bildu eta PSEko ordezkarien aldeko botoekin eta EAJ-PNV taldearen abstentzioarekin.

Bete beharreko baldintzak
• Amasa-Vilabonan erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
• Haurra Seaska haur eskolan (Haurreskolak partzuengoan) matrikulatuta izatea.

Laguntza motak
Familia unitateek dituzten urteko diru-sarreren arabera 2 diru laguntza ezberdin ezartzen dira:

1. Urteko familia errenta 18.000€tik 30.000€ra: Haurreskolak partuzuergoan ordaindutako kuoten %100a ordainduko zaie, doakotasuna lortuz.
2. Urteko familia errenta 30.000€tik 50.000€ra: Bost orduko zerbitzuagatik hilean 40€. Zortzi orduko zerbitzuagatik hilean 58€.

Gogorarazi behar da urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiek doako zerbitzua dutela, Eusko Jaurlaritzak bideratutako laguntzaren bidez.

Amasa-Villabonako herritar guztiek haur eskola zerbitzua erabiltzeko eskubidea izatea bermatu nahi du udalak eta baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei doakotasuna aitortzea pausu handia da norabide horretan.

Eskaerak abenduaren 9tik urtarrilaren 15era udaleko arreta zerbitzuan

Diru laguntza hau eskatzeko, herritarrek udaleko herritarren arreta zerbitzura jo beharko dute abenduaren 9tik urtarrilaren 15era. Epealdi horretan 2019. urtean ordainduriko kuoten ordainagiriak aurkeztu ahal izango dira. Ondorioz, 2018-19 ikasturtean urtarriletik uztailera ordaindutako kuotak ere onartuko dira.

 

 

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak diru laguntza berria onartu du haurrak Amasa-Villabonako SEASKA haur eskolan matrikulatzen dituzten gurasoentzat
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu