22Azaroa2019

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Hemen dira Amasako Samartin festak!

Hemen dira Amasako Samartin festak!

amasakofestak 2019 web

Urtero bezala, hemen ditugu Amasako Samartin festak. Amasa-Villabonako udaletik Amasara gerturatu eta antolatu diren ekintzetan parte hartzeko deia egiten diegu herritar guztiei. Ondo pasa denok!  Eta gogoan izan: Ez beti da ez.

SAMARTINETAKO EGITARAUA

AZAROAK 6, ASTEAZKENA

18:00. Nesken arteko Binakako Pala Txapelketako finala. Ondoren eskuz banakako pilota txapelketa herrikoiaren finala.
19:30. Txupinazoa eta Martina Sorginaren jaitsiera Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaiturik.

AZAROAK 7, OSTEGUNA

06:00. Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik.
14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
17:00. Soka dantza eta aurreskua plazan. Ondoren, trikitilarien erromeria.
21:00. Gazteen afaria Iturri-Goxo jatetxean.

AZAROAK 8, OSTIRALA

17:00-19:00. Puzgarriak pilotalekuan. Ondoren, txokolate beroa.
20:00. Amasako XXVIII. Bakailao lehiaketa Iturri-Goxo jatetxean.
23:30. Triki-poteoa Debalde eta Txaskok alaiturik

AZAROAK 9, LARUNBATA

12:00. Poni eta txahalak, Leizarranen eskutik
17:30. I. Eskualdeko Sagardo Probaketa pilotalekuan.
23:30. Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.

AZAROAK 10, IGANDEA

18:00. Amasako gazteen eta Uxo-Toki elkartearen arteko herri-kirolak pilotalekuan.

AZAROAK 11, ASTELEHENA

10:30. Meza Nagusia.
11:30. Herri-kirolak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Hemen dira Amasako Samartin festak!
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu