14Abendua2019

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak "Trukegunea" egitasmoa jarri dugu martxan Olaederra kiroldegian

"Trukegunea" egitasmoa jarri dugu martxan Olaederra kiroldegian

IMG 20191115 132033 tokikom 700x700

Trukegunea Olaederra kiroldegiko sarreran kokatu dugu eta egitasmo honekin trukean oinarritutako esperientzia bat eskainiko dugu, kontsumo arduratsua eta objetuen berrerabilpena sustatuz.

Azaroaren 16an hasi eta 2020ko urtarrilaren 7ra arte Trukegunea jarri dugu martxan Kutxa Ekogunea erakundearekin elkarlanean. Guztira Gipuzkoako 10 udalerrirekin batera murgildu da Amasa-Villabonako udala proiektu honetan: Andoain, Beasain, Errenteria, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa eta Zumaia. Olaederra kiroldegian egindako aurkezpen agerraldian Ander Goikoetxea ingurumen zinegotzia izan da Tolosako eta Andoaingo udaletako eta Ekoguneko ordezkariekin batera.

Bide batez, haurrek Gabonetan opari moduan jasotzen dituzten jolasak berrerabiliak izateko aukera erraztea da egitasmo honen beste helburuetako bat, eta baita trukearen bidez eman eta jasotzea biak gozagarri direla sentiaraziz eta “jostailu berri” izate horri garrantzia kenduz. Era honetan, objektuei bizi berri bat emango zaie, jostailuek norbere familiari asko eman ondoren, beste haur batzuei beste horrenbeste eskaini dezaketen altxor txikiak izan daitezke.

Trukegune honetan, objetuak era librean utzi eta jaso daitezke, tarteko ordainketarik gabe. Utzi edo/eta hartu. Betiere, uzten dena moldaketarik egin beharrik gabe erabiltzeko egoera onean dagoela ziurtatuz.

Amasa-Villabonako udaletik herritarrei dei egin nahi diegu Trukegunea erabil dezaten, guztiok egin dezakegulako zerbait etorkizun ekologiko eta parekide baten alde.

Anima zaitezte!

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak "Trukegunea" egitasmoa jarri dugu martxan Olaederra kiroldegian
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu