28Urtarrila2020

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio jendetsua

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio jendetsua

manifa1

Pasa den urteko azken egunean, urte zahar egunean alegia, ehunka herritarrek bat egin zuten Aiztondoko udalek (Larraulgoa ezin) deitutako manifestazioarekin. "Orain presoak! Euskal presoak Euskal Herrira!" lemapean, Zizurkildik hasi eta Villabonako Errebote plazan amaitu zen manifestazioa eta parte hartze handia izan zuen, aurreko urteetako asistentzia zifrak gaindituz.

Manifestazioko pankarta eramaten Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkatea, Iker Urruzola Zizurkilgo alkatea, Josu Amilibia Adunako alkatea eta Pili Legarra Asteasuko alkatea izan ziren. Beraien atzetik jendetza handia zoan zen gure herriko kaleak zeharkatuz. 

Amaiera ekitaldian, Beatriz Unzue alkateak aipamen berezia egin zien Manex Castro, Iñigo Guridi, Emilio Salaberria, Karlos Besance eta Oskar Zelarain Amasa-Villabonako presoei eta beren familiei. Iker Urruzola Zizurkilgo alkateak plazaratu zituen Aiztondoko udalek Espainiar eta Frantziar gobernuei zuzendutako eskakizunak: Dispertsioarekin eta sakabanaketa politikarekin amaitzea, gaixotasun larri edo sendaezinak dituzten presoak kaleratzea eta 70 urtetik gorako adina duten presoak ere kaleratzea. Mezua irakurri ondoren, txalo artean amaitu zen mobilizazioa.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio jendetsua
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu