05Ekaina2020

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Asteburuan emakume pilotariak izango dira protagonista

Asteburuan emakume pilotariak izango dira protagonista

pelotariak web
Amasa-Villabonako udalak emakumeen kirola sustatzeko hainbat ekimen antolatuko ditu 2020. urtean zehar. Genero berdintasunaren aldeko dinamika oso baten baitan, kirolean (ia kirol guztietan) emakumeek pairatzen duten bazterketari aurre egitea elementu garrantzitsua izango da. Zentzu honetan, asteburu honetan gure herriko bereizgarri garrantzitsuenetakoa den pilota kirolean ere, berdintasunaren aldeko sentsibilizazioan eragitea izango da antolatu diren ekimenen helburua.

Emakume pilotariak protagonista izango diren bi ekimenak:

  • Ostirala 19:00etan Gurea zinean

Las pelotaris film dokumentalaren emanaldia eta ondoren solasaldia emakume pilotariekin: Anne Maiza eta Miriam Arrillaga pilotariak izango dira hizlariak.

  • Larunbata 17:00etan Villabonako Behar zana pilotalekuan 

Emakume Marter Cup txapelketako Eskuz binakako Pilota Goxua modalitateko kanporaketak.

Guztira lau pilota partidu izango dira:

1.
Adriana Salat - Miriam Ballesta
Nerea Sagarna - Haizea Marijuan
2.
Maialen Magunagoitia - Ione Mateo
Arantxa Arratibel - Aisha Etxeberria
3.
Amaia Zarrabeitia - Izarne Oiarzabal
Aizane Ibarrola - Eider Zubizarreta
4.
Aiora Armendariz - Haizea Salanueva
Nagore - Leire Galeano

Amasa-Villabonako udalaren izenean, ekimen hauetara gerturatzeko gonbidapena luzatu nahi diegu herritar guztiei.

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Asteburuan emakume pilotariak izango dira protagonista
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.