20Otsaila2020

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak 2020ko parte hartze prozesuari eta herri galdeketari buruzko bigarren batzar irekia astelehenean Subijana etxean

2020ko parte hartze prozesuari eta herri galdeketari buruzko bigarren batzar irekia astelehenean Subijana etxean

Aurkezpena PARTE HARTZE PROZESUA web

Amasa-Villabonako udalak, datozen hilabeteetan garatzeko asmoa duen herritarren parte hartze prozesuari eta herri galdeketari buruzko bigarren batzar irekia antolatu du otsailaren 17an astelehena, 19:00etan Subijana etxeko aretoan.

Batzar honek bi puntu nagusi izango ditu:

1. Udalak lehen batzarrean aurkeztutako proposamenari buruzko ekarpenak biltzea.
Udalaren proposamena: DESKARGATU

2. Udalak martxan jarri nahi duen komunikazio tresna berriaren aurkezpena: App-a.¡

Udalak, telefono mugikorretarako Amasa-Villabonarako Aplikazio (App) berri bat jarriko du martxan. Aplikazio hau oso erabilgarria eta eraginkorra izan daiteke herriko elkarte eta eragile guztientzat, izan ere, aplikazio honek aukera ederrak eskainiko ditu edozein elkartetan egiten denari difusioa emateko eta baita elkarteko kide eta ingurukoen arteko barne komunikazio sareak eraikitzeko ere. Puntu honetan aplikazio honek eskainiko dituen erabilerarako aukera ezberdinak aurkeztuko dira, modu praktiko batean.

Batzar Irekirako deialdia:

  • OTSAILAREN 17an ASTELEHENA, 19:00etan Subijana etxean

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak 2020ko parte hartze prozesuari eta herri galdeketari buruzko bigarren batzar irekia astelehenean Subijana etxean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu