12Uztaila2020

005.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak COVID-19aren osasun emergentzia dela eta, Amasa-Villabonako Udalak hartu dituen erabakiak

COVID-19aren osasun emergentzia dela eta, Amasa-Villabonako Udalak hartu dituen erabakiak

AMASA VILLABONAKO UDALA tokikom 1200x675

Eraikinak itxi eta bertan egiten diren ekintza guztiak bertan behera gelditzen dira bihartik aurrera (martxoaren 13tik aurrera). Momentuz, ezin da zehaztu noiz irekiko diren.

ITXITA EGONGO DIRA:

- Udal Liburutegia 

- Olaederra kiroldegia

- Herriko haur parke guztiak

- Gurea zinea

- Kultur etxea (Musika eskola)

- Gaztelekua

- Salbadora Jubilatuen elkartea

- KZ Gunea (Larrea 8)

- Seaska Haur Eskola

- Hezkuntza zentruak 

IREKITA, murrizketekin:

Jende pilaketak saihestu nahian, bakarrik edo gehienez binaka sartu beharko dira bulegora artatuak izango diren pertsonak. Besteek kanpoan edo korridorean gelditu beharko dute haren txandaren zain.

• Zuretzat Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)

• Udaletxeko bulegoak

• Udaltzaingoa


 Bestalde, Amasa-Villabonako udalak, datozen egun eta asteetan egitekoak ziren hainbat ekintza bertan behera geratu direla jakin ahal izan du, honakoak dira:

BERTAN BEHERA GERATU DIREN EKINTZAK ETA DEIALDIAK (Behin behineko zerrenda)

- Ameztoy-ren erakusketa ikusteko bisita gidatua eta autobusa.

- Asteroko Azoka.

- Zineko pelikula emanaldi guztiak 

- Behar Zana elkarteak antolatutako BERDEL-PELOTA FESTA

- Aiztondoko klasika Txirrindularitza proba.

- Udalaren IBILIAN programa

- Oinkari Dantza Taldeak antolatutako DANTZARI EGUNA

- KIROL PROBAK:

  • Eskola kirola
  • Futbol partiduak
  • Pilota partiduak
  • Areto futbola
  • Xake txapelketak
  • Bola tiraldien txapelketak

- Kultur ikastaroak 

Azkenik, udalak garbiketa eta desinfekzio neurri bereziak hartu ditu eraikin publiko guztietan eta udaleko garbiketa langileek Villabonako herri-guneko autobus geltokiak eta kaleetako bankuak desinfektatu dituzte.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak COVID-19aren osasun emergentzia dela eta, Amasa-Villabonako Udalak hartu dituen erabakiak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.