12Uztaila2020

002.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Adineko pertsonei edo ezgaitasuna dutenei erosketak egiteko boluntario bidezko zerbitzua jarri dute martxan udalak eta Onddo Gazte Asanbladak

Adineko pertsonei edo ezgaitasuna dutenei erosketak egiteko boluntario bidezko zerbitzua jarri dute martxan udalak eta Onddo Gazte Asanbladak

kartela boluntarioak

Amasa-Villabonako udalak eta Onddo Gazte Asanbladak elkarlanean, Koronabirusaren osasun-larrialdiak sortutako egoera dela medio, adineko pertsonei eta ezgaitasuna dutenei erosketak etxera eramateko boluntario bidezko zerbitzua jarri dute martxan. 

Honakoak dira zerbitzu honen ezaugarri nagusiak:

• ZERBITZUAREN TELEFONO ZENBAKIA:

693 018 569

• Boluntario gisa izena emateko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Boluntario gisa izena ematen dutenei honako zirkularra bidaliko zaie: ZIRKULARRA BOLUNTARIOENTZAT

• NORI ZUZENDUA DAGO ZERBITZUA?

70 urtetik gorako herritarrei, ezgaitasuna dutenei edota gaixotasunen bat dela medio arrisku-talde gisa kontsideratzen direnei.

• ORDUTEGIA:

Deiak goizeko 9:00etatik 12:00etara egin beharko dira.

• EROSKETAREN ORDAINKETA EGITEKO MODUAK:

  • Eskudirutan: Boluntarioak dirua jaso eta udaletxera eramango du.
  • Kreditu txartelarekin. Datafonoa izango dugu eta atean bertan egin daiteke (martxoaren 23tik aurrera)
  • Kontu korrontearen zenbakia pasatu eta transferentzia bat eginda (15 egunetako epean)

Udalak Kutxako kontu mugatu bat (cuenta restringida de caja) zabaldu du eta 3.000 euroko kopurua ezarri du bertan udaleko beste kontu korronte batetik aterata. Kontu korronte hori erabiliko da erosketak ordaintzeko.

*Salbuespena: Okindegietan ogia erostea. Kasu honetan boluntarioak dirua aurreratuko du (bere dirutik) eta ondoren zerbitzuaren erabiltzaileak berari ordainduko dio.

GASTU MUGA: Erosketa bakoitzak gastu muga bat izango du: Gehienez 150€

• JASOKO DIREN DATUAK

Telefonoan egongo den arduradunak, bi datu-taula izango ditu:

- Boluntarioen zerrenda: Izen abizenak, NAN, auzoa, telefonoa eta e-posta.

Zerrendaren ordena kronologikoa izango da, hau da, boluntario gisa izena ematen duten hurrenkeran ezarriko dira datuak eta hurrenkera hori erabiliko da boluntarioei deitzeko garaian.

- Zerbitzuaren erabiltzaileen zerrenda: Izen abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta ordainketa modua.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Adineko pertsonei edo ezgaitasuna dutenei erosketak egiteko boluntario bidezko zerbitzua jarri dute martxan udalak eta Onddo Gazte Asanbladak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.