12Uztaila2020

005.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Etxeetako atariak eta eremu komunak garbitzeko oinarrizko jarraibideak

Etxeetako atariak eta eremu komunak garbitzeko oinarrizko jarraibideak

Neteja-comunitat-Barcelona

Amasa-Villabonako udalak etxeetako atari edo portalak garbitzeko gomendio eta jarraibideak argitaratu ditu eta herriko etxe atari guztietan jarriko ditu.

Honakoa da zabalduko den testua:

Etxeetako atariak eta eremu komunak garbitzeko oinarrizko jarraibideak:

Lehenik eta behin, gogoan izan lixiba disoluzio bat erabili behar dela, non ur litro bakoitzeko 2cl lixiba bota behar diren (lixiba tapoi bat ur litro bakoitzeko). Beste produktu desinfektatzaile edo biruzida batzuk ere erabil daitezke, aldez aurretik Koronabiruserako baliozkoak diren kontsultatuz.

Ahal bada, botatzeko baietak, papera eta eskularruak erabili behar dira eta ezin bada, produktu horiek garbitu beharreko eremuetarako bakarrik erabiliko dira.

Garbitzerakoan arreta berezia jarri: ateetako eta armairuetako heldulekuei, igogailuetako eta tinbreetako botoiei, postontziei, eskudelei eta interruptoreei. Horiek baitira birusa edukitzeko arrisku handiena izan dezaketen elementuak.

Mesedez, bidali jarraibide hauek ataria garbitzeaz arduratzen diren pertsonei. Garbiketako langilerik ez dagoen lekuetan, guztion onerako, bizilagun guztiek oinarrizko prebentzio-neurri hauek kontuan har ditzatela eskatzen da.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Etxeetako atariak eta eremu komunak garbitzeko oinarrizko jarraibideak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.