07Ekaina2020

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak terrazetako mahaien artean 3 metroko distantzia ezarri du eta terrazen azalera handitzea baimendu du

Udalak terrazetako mahaien artean 3 metroko distantzia ezarri du eta terrazen azalera handitzea baimendu du

terraza TXURRUT

Udalak herriko tabernen terrazetako mahaien arteko espazioa 3 metrora handitzeko neurriak hartu ditu, pertsonen arteko 2 metroko segurtasun distantzia errespeta dadin.

Larrialdi egoera honetan sektoreak pairatu behar izan duen egoera zail honetan tabernariei laguntzeko, terrazei leku gehiago okupatzeko baimena eman zaie, mahai kopurua ahalik eta gutxien murriztu dadin.

Terrazei aplikatu zaizkien neurri berezi hauek ez-ohikoak eta behin behinekoak dira. Deskonfinamendua amaitzean, terrazak aurreko egoera normalera bueltatuko dira.

Ordutegiei dagokionez, ez da aldaketarik egon eta terrazen araudiak garai honetarako ezartzen duen ordutegia mantentzen da: beranduenez 23:00ak arte egon daiteke terraza zabalik.

Amasa-Villabonako udaletik, arduraz jokatzeko deia egiten diegu bai tabernariei eta baita bezeroei ere. Tabernariek bete beharreko neurriak (betez ere ezarri diren neurri higienikoak) zorrotz bete behar dituzte eta bezeroek ere pertsonen arteko 2 metroko segurtasun distantzia beti mantendu behar dutela izan behar dute gogoan. 

Izan arduratsuak!

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak terrazetako mahaien artean 3 metroko distantzia ezarri du eta terrazen azalera handitzea baimendu du
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.