03Uztaila2020

011.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Aurten ez da San Joan surik izango Erreboteko plazan, horren ordez etxeetatik ikusteko ekimen berezia antolatu da

Aurten ez da San Joan surik izango Erreboteko plazan, horren ordez etxeetatik ikusteko ekimen berezia antolatu da

san juan WEB

Jakina denez, Covid-19aren osasun larrialdi egoeraren ondorioz jende pilaketaketak saihestu eta pertsonen arteko bi metroko distantzia mantendu behar da. Hori horrela izanda, ezinezkoa izango da ohiko San Joan sua antolatzea errebote plazan.

Horren ordez, herriko hainbat boluntarioren laguntzarekin ekimen berezi eta berritzaile bat garatuko da. Honakoa da deialdia:  

  • Ekainak 23 asteartean, 21:30etatik aurrera adar hotsa entzutean irten balkoira kandela edo argitxo batekin.

Bestalde, Villabonako Gema loradendan (kale Nagusia 30) San Joan erramua eskuratu ahal izango da (borondateren truke) eta etxe atariak edota balkoiak apaintzeko gonbidapena luzatzen dugu, kondaira zaharrak dioenez erramuak gaitzak usatzen ditu eta.

* Udaletik dei berezia egin nahi diegu herritarrei: Mesedez, ikuskizuna etxeetatik (balkoi eta lehioetatik) ikusi ezazue eta ez zaitezte kalera jaitsi. Kalean jende pilaketak gertatzen badira, ekimena bertan behera uztera behartuta egongo da udala.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Aurten ez da San Joan surik izango Erreboteko plazan, horren ordez etxeetatik ikusteko ekimen berezia antolatu da
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.