12Abuztua2020

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Covid-19 arreta eta aholkularitza zerbitzu berria udaletxean, Tolosaldea Garatzen-ekin elkarlanean

Covid-19 arreta eta aholkularitza zerbitzu berria udaletxean, Tolosaldea Garatzen-ekin elkarlanean

Arreta zerbitzua

Tolosaldea Garatzen eskualdeko garapen agentziak, eskualdeko herritar guztiei bere zerbitzuak eskaintzen ari da Covid-19ak eragindako krisialdiaren ondorioei erantzuten laguntzeko. 

Amasa-Villabonako Udala Tolosaldea Garatzeneko bazkide denez, zerbitzu horiek Amasa-Villabonako eta inguruko herritarrei gerturatzeko ahaleginean ari da, eta hori dela eta uztailan zehar arreta udaletxean ere jasotzeko aukera eskainiko du.

Zuzeneko arreta zerbitzu berri hau Amasa-Villabonako udaletxeko behe solairuko herritarren arreta zerbitzuko bulegoan bertan ezarriko da eta astearte eta ostegun goizetan eskainiko da, ostegun honetan (uztailak2) hasita. Ezinbestekoa izango da aurretik hitzordua edo zita hartzea Tolosaldea Garatzen-ekin harremanetan jarrita, 943654501 telefonora deituz. 

Arreta zebitzu honen bidez, espezializatutako teknikari baten laguntzarekin aurrez aurreko arreta, informazioa eta aholkularitza jaso ahai izango da Covid-19aren krisiarekin lotutako gaien inguruan: autonomo eta enpresetarako erakunde publiko ezberdinek martxan jarri dituzten diru-laguntak, enpleguarekin lotutako gaiak (ERTEak...), kontsumoaren ingurukoak etab.

ESKAINIKO DIREN ZERBITZUAK:

• Enpresa eta autonomoei aholkularitza eta informazioa (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).
• Enplegu alorreko aholkularitza eta informazioa (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.)
• Ekintzailetza alorreko aholkularitza eta informazioa (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.)
• Kontsumo alorreko aholkularitza eta informazioa (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.)

ARRETA HONAKO BIDEETATIK ESKAINIKO DA:

• Telefonoz: 943 654501 (eta dagokion luzapena aukeratuz).
• Emailez (aurreko zerrendako e-mailetara idatzita)
• Presentzialki. Kasu honetan ezinbestekoa izango da aldez aurretik zita eskatzea 943654501 telefonora deituta.

  • Villabonako Udaletxean. Astearte eta Ostegunetan 9:00-13:00 artean (uztailean).
  • Lehiberri Zentroan (Apattaerreka Industrigunea, Tolosa). Egunero.
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Covid-19 arreta eta aholkularitza zerbitzu berria udaletxean, Tolosaldea Garatzen-ekin elkarlanean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.