04Uztaila2020

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Uztailerako aisialdi eskaintza berezia antolatu da, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean

Uztailerako aisialdi eskaintza berezia antolatu da, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean

berpiztu uztaila web

Aurtengoan, Covid-19aren osasun larrialdia dela eta ezarritako segurtasun baldintzak betetzeko ezintasunaren ondorioz ezinezkoa izan da "oporretan euskaraz" ohiko udalekuak antolatzea. Arazo honi aurre egin nahian, udal ordezkariak herriko hainbat eragileekin biltzen hasi ziren, uztail berezi honetan gutxienez aisialdi programazio bat antolatu ahal izateko.

Azkenean, elkarlanak fruituak eman ditu eta "Berpiztu Amasa-Villabona" herri dinamikaren baitan, aisialdi eskaintza zabala antolatu ahal izan da haur, gazte, heldu eta adinekoentzat.

HAURRAK: 6-11 urte

Haurrei dagokionez, Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari diren haurrei zuzendutako saioak antolatu dira. Saio horietan, txikiek jokuak, kirolak, eskulanak eta beste hainbat ekintza dibertigarri egiteko aukera izango dute, gehienez 13 haurreko 2 taldetan banaturik (gehienez 26 haurrek eman ahal izango dute izena adin tarte bakoitzeko). Uztaila bi hamabostalditan zatitu da eta ondorioz bi txanda izango dira: lehena uztailaren 6tik 15era, eta bigarrena uztailaren 20tik 29ra. Saioak astelehen, astearte eta asteazken arratsaldetan izango dira eta adinen arabera horrela banatuko dira:

  • LH1-LH2: 16:00etatik 17:30etara.
  • LH3-LH4: 17:30etatik 19:00etara.
  • LH5-LH6: 19:00etatik 20:30etara.

GAZTELEKUKO ESKAINTZA

Gazteek Katea Etxea Gaztelekuko monitoreekin ekintza ezberdinak izango dituzte aukeran: ping pong txapelketa, ginkana, bizikleta txangoak, zaldian ibiltzeko aukera, piraguismoa... Hauetako ekintza batzuk ordaindu egin beharko dira.

HELDU ETA ADINEKOENTZAT IKASTAROAK

Helduentzat eta adinekoentzat Zunba eta Mantenu gimnasia saio edo ikastaro laburrak antolatu dira, uzatailaren 6an hasita. Saio hauek Txermin auzoko Ikastola azpiko eremuan eskainiko dira, segurtasun baldintza guztiak betez:

  • Mantenu Gimnasia: astelehen eta asteazkenetan, 09:00-09:45 edo 10:00-10:45. Saio hauek 65 urtetik gorako herritarrentzat izango dira.
  • Zunba: Astearte eta ostegunetan, 09:00-09:45 edo 10:00-10:45.

Informazio eskuorria kontsulta dezakezue hemenhttp://villabona.eus/images/Berpiztu_uztaila.pdf

IZEN EMATEA:

  • Haurrak / helduak: uztailak 1 eta 2 (asteazken eta ostegun honetan), 16:00etatik 18:00etara udaletxeko arreta zerbitzuko bulegoan.
  • Gazteak (13-16 urte artekoak): uztailak 2 eta 3 (osteguna eta ostirala), 10:00-12:00 Gaztelekuan.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimen hauen antolaketan laguntzen ari diren herriko eragileetako kide guztiei eta boluntario gisa lan egiteko prest agertu diren herritarrei. Beraien gogo eta inplikazioari esker izan da posible aisialdi eskaintza hau osatzea.

KONTZILIAZIORAKO DIRULAGUNTZA BERRIA PRESTATZEN

Amasa-Villabonako udala oso konziente da aisialdi eskaintza hau, oso mugatua dela ohiko udalekuen aldean eta horrek kontziliazioa arazoak sortu ditzakeela hainbat familietan. Tamalgarria eta penagarria izan da egunero eta goizez izaten ziren udalekuak ezin antolatu izana, baina ahaleginak egin arren ezinezkoa suertatu da, prestatuta zegoen kontratoa ezin izan delako egungo egoera berezira egokitu. 

Ondorioz, udala familia-kontziliaziorako dirulaguntza lerro berri bat prestatzen ari da eta epe motzean onartu eta indarrean jartzea da udal gobernuaren helburua. Dirulaguntza honekin, kontziliazio arazoak diituzten guraso edo tutoreek haurra/k zaintzeko zaintzaileak kontratzea lagunduko da, kontratuaren portzentaia bat udalak ordainduko duelarik. Portzentaia hori progresiboa izango da, hau da, diru-sarrera txikiagoak dituzten familiei, zaintzailearen kontratuaren portzentaia handiagoa ordainduko zaio udaletik. Familia-kontziliazioaren arazoa edozein garaitan gertatzen denez, laguntza hauek ez dira uda garaiara soilik mugatuko eta urte osoan zehar banatuko dira.

 

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Uztailerako aisialdi eskaintza berezia antolatu da, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.