28Iraila2020

002.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Noticias Udalak arduraz jokatzeko deia egiten du

Udalak arduraz jokatzeko deia egiten du

logo weberako

Azken egunetan WatsApp eta sare sozialen bidez Villabonara joateko eta botiloia egiteko egin diren deialdien harira, Amasa-Villabonako udalak honako mezua argitaratu du:

AMASA-VILLABONAKO UDALAREN OHARRA

Udalak jakin du azken egunetan Tolosaldea eta Goierriko hainbat gazte eta nerabe taldetan asteburu honetan parranda egitera Villabonara joateko eta Komizarko parkean makro-botiloi bat egiteko deialdiak zabaldu direla.

Honen aurrean, Amasa-Villabonako udalak honakoa adierazi nahi du:

Villabonako Santio Jaiak bertan behera geratu direla gogorarazten dugu. Ez da jai egitaraurik izango eta tabernen ordutegia murriztu egin da.

Jendarteari eta bereziki inguruko herri eta eskualdeetako herritarrei, Villabonara festa eta parranda egitera ez etortzeko eskaera egiten diegu.

Gogorarazi nahi dugu adin txikikoei alkoholdun edariak saltzea eta botiloia egitea debekatuta daudela.

COVID-19aren zabalpena saihesteko 10 lagunetik gorako taldeetan biltzea debekatuta dago eta oso garrantzitsua da arduraz jokatzea eta ezarri diren segurtasun arau guztiak ondo betetzea.

Udalak honako neurri bereziak hartzea erabaki du:  

  • Komizar parkera doan bidea itxi egingo da eta udaltzaingoak zaintza berezia egingo du inguruetan, botiloirik egin ez dadin.
  • Udala Ertzaintzarekin harremanetan jarri da, herriko sarbideetan eta tren geltokian kontrol neurriak ezar daitezela eskatzeko. 
  • Udaltzaingoak aipatutako arau hausteak egiten dituzten pertsonak identifikatu eta salatuko ditu, salbuespenik gabe.

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Noticias Udalak arduraz jokatzeko deia egiten du
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.