20Iraila2020

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Hasi dira Arroako eskolako patioan estalpe berria egiteko lanak

Hasi dira Arroako eskolako patioan estalpe berria egiteko lanak

IMG20200820143714web

Aste honetan hasi dira Arroa auzoko Fleming herri eskolaren eremuko patioan estalpe berri bat egiteko lanak. Pasa den kurtso amaieran Amasa-Villabonako udalak eta Flemin herri eskolako zuzendaritzak proiektu hau gauzatzea adostu zuten, udalak urtez urte eskola publikoan inbertsioak egiteko martxan duen programaren baitan. Urte hasieran Eusko Jaurlaritzari diru laguntza eskaera egin zitzaion baina Jaurlaritzak maiatzean jakinarazi zuen ez zuela proiketu hau diruz lagunduko. 

Eskolako patioko 125 m² estaliko dira

Proektua gauzatzen denean Fleming herri eskolako haurrek (Arroako eraikinean haur hezkuntza eskaintzen da) azalera handiagoa izango dute estalita, euritik salbu. Horrela, euria egiten duenean erabilgarria izango den espazioa nabarmen handituko da. Patioaren hegoaldeko eta mendebaldeko aldeetan zabalduko da estalpe berria.

Datuak:

  • Aurrekontu osoa: 56.203,94€
  • Iraupena: 2 hilabete.
  • Lanak Urbycolan enpresa gipuzkoarrak egingo ditu.
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Hasi dira Arroako eskolako patioan estalpe berria egiteko lanak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.