20Iraila2020

001.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Ura eta hondakinen tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Ura eta hondakinen tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

EUS Argazkia2

Irailaren 1etik 18ra egin daitezke eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Amasa-Villabonako Udalak uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei zuzendutako diru-laguntzak jarri ditu martxan. Diru-laguntza hauek jasotzeko eskaera udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan (Zuretzat) egin behar da.

Onuradun izateko baldintzak:

  1. Villabonan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea eskaera aurkezten denean.
  2. Bizikidetza-unitate bateko kide izatea, eta bizikidetza unitate horren diru-sarrerek oinarrietan ezarritako muga ez gainditzea (bizikidetzako kide guztien sarrerak batuta).
  3. Bizikidetza-unitatearen erreferentzi gisa hartuko da Biztanleen Udal Erroldan fakturetan adierazitako epeei dagokion informazioa.
  4. 10.000 eurotik gorako ondarerik ez izatea, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.
  5. Fakturaren ur kontsumoak ezingo du etxebizitza horretan erroldatutako pertsonako 10 m kubiko gainditu, hiruhileko bakoitzean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Hemen deskarga daiteke bete eta udaleko bulegoan aurkeztu beharreko orria: ESKAERA INPRIMAKIA

  • Eskatzailearen eta bizikidetza unitateko gainerako kideen NANa edo nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren bat.
  • Familia liburua edo, zaintza eta babespea edo tutoretza egiaztatzen duten agiriak.
  • Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrak daudenean, erregistroko ziurtagiria edo zinpeko aitorpena.
  • Banatuta, dibortziatuta edo seme-alaben eta gurasoen harremanekin zerikusia duen beste edozein gai garrantzitsu egonez gero, dagokion epaia eta pentsioa justifikatuko duen ordainagiria.
  • Elkarbizitzako unitateko kide guztien ondasunen ziurtagiria.
  • Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen banku agiria.
  • 2019 urteko fakturak ordainduta daudela egiaztatzen duen agiria.
  • Bizikidetza unitateko kide guztien 2019ko informazio fiskala.
  • Errenta aitorpena aurkezteko obligaziorik ez dutela dioen ziurtagiria (Foru Ogasunak luzatutakoa).
  • Besteren kontura diharduten langileen kasuan, 2019ko nominak.
  • Gizarte segurantzako prestazio edo pentsioren bat izanez gero: jasotako diru-sarrera gordinen ziurtagiria.
  • Langabeziako prestazioa edo DBE (RGI) kobratuz gero, Lanbidek luzatutako ziurtagiria, bere langabetu egoera eta, horrela bada, jasotzen duen kopurua zehatza.
  • Aurreko ataletan jaso gabeko diru-sarrerarik ez badago, diru-sarreraren zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.


Eskaerak egiteko epea, irailaren 18an amaituko da eguerdiko 14:00etan.

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Ura eta hondakinen tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.