25Urria2020

006.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Oinarrizko produktuak bilduko dira egoera ekonomiko larrian dauden herritarrak laguntzeko

Oinarrizko produktuak bilduko dira egoera ekonomiko larrian dauden herritarrak laguntzeko

Bilketa herrikoia Web

Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak, udaleko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean, oinarrizko produktuen bigarren bilketa herrikoia habiarazi du herrian. Egoera ekonomiko larria bizi duten horientzat lehenengo mailako produktuak biltzea da ekimen solidario honen helburua.

Atzo hasi zen ekimen hau larunbatera arte luzatuko da.

Jasoko diren produktuak
Egunerokotasunean sortzen diren beharrei aurre egiteko produktuak bildu nahi ditu Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak, baina batez ere, oinarrizko elikagaiez gain, higiene produktuak azpimarratu nahi ditu, higiene pertsonalerako zein etxea garbitzeko produktuak.

  • Higiene produktuak: xanpua, bainurako gela, pixoihalak, konpresak, detergentea, lixiba…
  • Oinarrizko elikagaiak: olioa, lekaleak, kontserbak, pasta eta arroza, esnea, gailetak …
  • Eskola-materiala: arkatzak, boligrafoak, koadernoak, pinturak, borragomak, zorrozkailuak,…

 Irailaren 12ra arte egin daitezke ekarpenak
Atzotik martxan dagoen ekimen hau irailaren 12an amaituko da, larunbatean. Aste egunetan herriko hainbat komertziotan jarritako kutxetan utzi daitezke produktuak, eta irailaren 12an, larunbata, Eroski eta BM supermerkatu atarietan propio prestatutako guneetan egin daitezke donazioak.

Amasa-Villabonako Elkartasun Sarea
Egoera ekonomiko larria bizi dutenak eta bazterketa arriskuan dauden herritarrak laguntzeko elkartasun dinamika herritarra da Amasa-Villabonako Elkartasun Sarea. Zuk ere sare honetan boluntario bezala parte hartu nahi izanez gero, bidali email bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera edo deitu 627 364 521 telefono zenbakira.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Oinarrizko produktuak bilduko dira egoera ekonomiko larrian dauden herritarrak laguntzeko
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.