20Iraila2020

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Elkartasun sarearen oinarrizko produktuen bilketa arrakastatsua

Elkartasun sarearen oinarrizko produktuen bilketa arrakastatsua

IMG20200912115204

Pasa den larunbat goizean, Amasa-Villabonako Elkartasun Sareko boluntarioek, behar gehien duten herriarrei bideratuko zaizkien oinarrizko produktuen bilketa burutu zuten. Aurreko egunetan, herriko hainbat denda eta establezimenduetan kutxak ezarri ziren eta larunbatean Eroski eta BM supermerkatuen kapoaldean ezarri ziren bilketa guneak. 

Elkartasun sareko kideen lehen balorazioa oso positiboa izan zen. Ekainean egindako bilketan baino elikagai gutxiago bildu zen arren, higiene produktu gehiago bildu ziren eta Covid-19aren eraginez produktu hauek duten garrantzia kontuan izanda, herritarrek oso erantzun ona eman zutela baieztatu zuten. Ondorioz, datozen asteetan garbiketa eta higiene pertsonalerako produktu ugari banatu ahal izango dira egoera ekonomiko larria bizi duten pertsona eta familien artean.

Amaitzeko, Elkartasun Sareak eta Amasa-Villabonako udalak eskerrak eman nahi dizkie, lanean aritu diren boluntario guztiei, bere ekarpena egin duten herritarrei eta beren establezimenduan bilketa kutxa jarri zutenei. Eskerrik asko denei, beste behin gurea herri solidarioa dela frogatzeagatik.    

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Elkartasun sarearen oinarrizko produktuen bilketa arrakastatsua
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.