26Urria2020

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Amasara doan errepidean hobekuntzak eskatzeko Foru Aldundiarekin bildu dira udal ordezkariak eta herritarrak

Amasara doan errepidean hobekuntzak eskatzeko Foru Aldundiarekin bildu dira udal ordezkariak eta herritarrak

Diputazioan

Beatriz Unzue alkatea eta Xabat Laborde hirigintzako zinegotzia, Amasako zenbait bizilagunekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura saileko arduradunekin bildu dira gaur eguerdian Donostian, Villabonatik Amasara doan errepidearen baldintza kaxkarren berri emateko eta egoera horri irtenbide bat bilatzeko helburuarekin.

Aurtengo otsailean Amasako bizilagun talde batek, errepidearen egoera txarrarekin kezkatuta udalera jo zuen irtenbide bila. Errepideak ez ditu oinarrizko segurtasun baldintzak betetzen ez autoentzat eta are gutxiago oinezkoentzat, eta ezbeharren bat gertatzeko arrisku handia dago. Amasa-Villabonako udalak herritarren kezkarekin bat egin du, eta Villabonatik Amasara doan GI-3751 errepidearen egoera konpontzeko urratsak ematen hasteko konpromisoa hartu du. Horretarako ezinbestekotzat jotzen da Gipuzkoako Foru Aldundiako Bide Azpiegitura sailarekin elkarlanean aritzea.

Zentzu honetan, Amasa-Villabonako udal gobernuak, egoera konpontzeko eta errepidea segurua izan dadin egin beharko liratekeen lanak jasoko lituzkeen aurre-proiektu bat osatuko duela jakinarazi die Foru Aldundiko ordezkariei. Horretarako 15.000 euroko diru partida bat bideratuko du udalak. Aurre-proiektu horrek definituko ditu egin beharreko lanen xehetasun teknikoak eta aurrekontuaren estimazioa ere jasoko du. Ondoren, udalak Amasako herritarrei eta Aldundiari aurre-proiektuaren berri emango die. Hau izango da aspalditik datorren arazo honi irtenbidea biltzeko lehen urratsa.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Amasara doan errepidean hobekuntzak eskatzeko Foru Aldundiarekin bildu dira udal ordezkariak eta herritarrak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.