26Urria2020

005.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak hiru garbitzaile behar ditu hezkuntza publikoko eraikinak garbitzeko

Udalak hiru garbitzaile behar ditu hezkuntza publikoko eraikinak garbitzeko

 

EUS web Garbitzaileak
Hautagaitzak aurkezteko azken eguna irailaren 25a izango da, ostirala, eguerdiko 12:00ean. Era berean, Autonomoetan eta IAEn alta emanda daudela ziurtatzen duten agiriak aurkezteko azken eguna irailaren 29a izango da, astartea, eguerdiko 12:00ean ere bai.

Covid-19ak sortu duen egoerari aurre egiteko berebiziko garrantzia du garbiketak. Oso garrantzitsua da kontaktuko gainazalak edo objektuak maiz eta sakon desinfektatzea. 

Herriko hezkuntza publikoko eraikinetan ere garbiketa neurri guztiak zorrotz betetzen direla bermatu nahi du Amasa-Villabonako udalak, eta horretarako 3 garbitzaile kontratatuko ditu errefortzu moduan lan egiteko.
Garbitzaile hauen lana izango da Fleming Herri Eskolak herrian dituen bi eraikinak garbitzea (Arroan eta Arratzainen) eta Helduen Heziketa Iraunkorreko Ikastetxearen egoitza (Udaletxeko arkupetan) garbitzea eta egoerak eskatzen duen desinfekzio baldintza guztiak ondo betetzea.

Hautageiek bete beharreko baldintzak
Gehienez ere urtebeteko iraupena izango du kontratuak eta beharrezkoa izango da hautagaiak autonomo bezala eta IAEn alta emanda egotea. Era berean, administrazioarekin zorretan ez egotea ere ezinbesteko baldintza izango da. 

Hautagaitzak irailaren 25a baino lehen
Lan eskaintza honetan interesa dutenek irailaren 25eko 12:00ak arte dute hautagaitzak aurkezteko epea. Bi modu desberdin erabili daitezke horretarako: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora mezu bat bidalita, edo, udaletxeko sarreran dagoen Zuretzat zerbitzura bertaratuta. 

Zerbitzuaren aurrekontua, garbiketa produktuak barne
Amasa-Villabonako udala datorren asteazkenetik aurrera jarriko da baldintzak betetzen dituzten hautagaiekin harremanetan, besteak beste, aurrekontuak eskatzeko. Baina, kontuan hartu behar da autonomo bakoitzak zerbitzuaren aurrekontua aurkeztu beharko duela, eta garbiketarako erabiliko dituen produktuak ere aurrekontuaren barruan aurkeztu beharko dituela.
Covid-19ari aurre egiteko baimendutako produktuak bakarrik onartuko dira. 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak hiru garbitzaile behar ditu hezkuntza publikoko eraikinak garbitzeko
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.