28Azaroa2020

006.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Ia 1.200 pertsonak egin dute PCR froga, aukera zutenen %41ak

Ia 1.200 pertsonak egin dute PCR froga, aukera zutenen %41ak

IMG 7464 tokikom 700x700

Gaur Villabonako frontoian PCR frogak egieari utzi eta berehala, 14:00etan, agerraldia egin dute Beatriz Unzue eta Iker Urruzola, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo alkateek. Bertan jakinarazi dute, 13 eta 40 urte artekoen %41ak agin dituela frogak atzo arratsaldean eta gaur goizean, guztira ia 1.200 herritarrek. Horrekin batera, alkateek eskerrak eman dizkiete bi egun hauetan PCR-ak egin dituzten herritar guzti horiei. Frogen emaitzak ezagutzerakoan, osasungintzako arduradunekin elkarlanean emaitza horiek aztertuko dituztela jakinarazi dute, ateratzen diren ondorioen araberako neurriak hartzeko helburuarekin.

Bestalde, alkateek  PCR froga horiek bizkanleria osoari zabaltzeko eskakizuna egin diote Osasun Sailari, modu horretan Covid-19aren pandemiak bi herrietan aurkezten duen egoeraren diagnostiko zehatzagoa egiteko aukera izango litzatekela argudiatuz. 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Ia 1.200 pertsonak egin dute PCR froga, aukera zutenen %41ak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.