27Azaroa2020

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak hainbat ekintza antolatu ditu indarkeria matxistaren kontrako egunaren bueltan

Udalak hainbat ekintza antolatu ditu indarkeria matxistaren kontrako egunaren bueltan

Azaroak 25 2 SSweb
Azaroaren 25am emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna da. Hori dela eta, azken urteetan bezalaxe, aurtengoan ere indarkeria matxista salatzeko ekimen ugari izango dira gurean. 

Covid-19aren pandemia honetan bizi dugun egoeraren ondorioz, jende pilaketak ekidin behar dira eta horregatik deialdi jendetsuak egitea eta pasa den urtean bezala herriko ikastetxeetako ikasleekin kalejira egitea ezinezkoa izango da. Hala ere, Amasa-Villabonako udalak egitarau zabala antolatzea erabaki du, beti ere prebentzio neurri guztiak betez.

Udalak antolatutako egitaraua  IKUSI KARTELA

  • Azaroak 24 asteartea, 18:30etan Subijana etxeko aretoan: Etxeko enplegua, diskriminazioa eta generoa hitzaldia, Tatiana Bellorin eta Gerardo Carrere Errenteriako SOS Arrazakeriako kideen eskutik. 
  • Azaroak 25 asteazkena, 12:00etan Villabonako udaletxean: Indarkeria matxistaren kontra egindako matazak zintzilikatuko dira udaletxeko bakloietan eta Beariz Unzue alkateak manifestu bat irakurriko du. Ekimen honetarako, Amasa-Villabonan bizi diren jatorri ezberdinetako emakumeak gonbidatu dira.
  • Azaroak 27 ostirala, 18:30etan Subijana etxeko aretoan: Tratu ona ematea: Duintasun eta eskubide kontua hitzaldia eta elkarrizketa, Maria Jesus Goikoetxea psikologoa, teologoa eta Deustuko unibertsitateko irakaslearen eskutik.

Amasa-Villabonako udalak ekimen hauetara gerturatzeko gonbidapena egiten die herritarrei.

Aiztondoko Mugimentu Feministaren deialdiak

Indarkeria matxistaren aurkako egunaren inguruan, Aiztondoko Mugimendu Feministak ere hainbat deialdi egin ditu Indarkeria matxistaren aurrean, autodefentsa saretu lemapean. Udalak bat egiten du ekimen hauekin eta parte hartzeko deia egiten du.

  • Azaroak 20 ostirala 19:00etan Berdura plazan: Argazki jendetsua.
  • Azaroak 25 asteazkena, 19:00etan Zubimusu zubian: Elkarretaratzea.
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak hainbat ekintza antolatu ditu indarkeria matxistaren kontrako egunaren bueltan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.