20Urtarrila2021

006.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Eskailera berriak Olaederra kiroldegiko kantxan

Eskailera berriak Olaederra kiroldegiko kantxan

Foto 6web

Udalak kiroldegiko kantxarako eskailera berriak erosi ditu, larrialdi irteeren arazoa konpondu eta harmailetako edukiera handitzeko

Amasa-Villabonako udalak inbertsio berri bat gauzatu du Olaederra Kiroldegiko kantxan zeuden hainbat arazori aurre egiteko. Izan ere, orain arte kantxako harmailetako larrialdi irteerek dituzten ezaugarriak kontuan izanik, instalakuntzaren ebakuazio planak harmailen edukiera 160 pertsonara murriztu zuen, nahiz eta bertan ia 500 eserleku egon. Egoera honek, Kiroldegiko kantxan egin daitezkeen ekitaldi edo emanaldietarako muga handia suposatzen zuen. Inbertsio honek arazo honi irtenbidea eman dio eta hemendik aurrera, harmailak bere osotasunean erabili ahal izango dira.

Ikusleen ebakuaziorako lau eskailera berri 

Inbertsio honen bidez udalak lau eskailera erosi eta ezarri ditu, harmailak eta kantxa konektatuz. Horrela, ikusleek harmailetatik kantxara jaisteko aukera izango dute, kantxan aurkitzen diren larrialdi irteeretara heldu ahal izateko.

Eskaileren azalpen teknikoa: Hormigoizko harmaila aurrealdetik husteko neurrira egindako eskailera-unitatea. Zortzi altuerako eskailerak (sei maila gehi dekansiloa). Profil angeluzuzenean eginak 100x60x2mm, tramex-mailak, hodi karratuko baranda sinplea, profil angeluarreko gidak hegalkin-sabaian, lurzorura finkatzeko pasagailuak, akabera inprimazio sintetikoan. Publikoa ebakuatzeko orientazioa albokoa izango da, eta sistema osoa jasota geratuko da harmaila azpiko zuloan erabiltzen ez denean.

14.115,65 euroko inbertsioa

Guztira 12.995,40 euroko (BEZ barne) inbertsioa egin du udalak eskilara hauek diseinatu eta erosteko eta beste 1.120,46 euro (BEZ barne) bideratu ditu orain arte harmeiletan zeuden barandilen egokitzapena egiteko. Eskailerak Hobby Kirolak S.L. enpresak diseinatu eta ezarri ditu.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Eskailera berriak Olaederra kiroldegiko kantxan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.