20Urtarrila2021

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Olentzaroaren basoa ekimena, abenduaren 19an

Olentzaroaren basoa ekimena, abenduaren 19an

Olentzaroaren basoa

Pasa den urteko arrakasta ikusita, aurten ere Olentzaroaren basoa ekimena antolatu du Zunbeltz elkarteak, Udalarekin elkarlanean. Abenduaren 19an izango da ibilaldia, 17:00 - 18:30 ordutegian. Etxeondotik habiatu eta Aranerrekan gora, Aranzabirainoko bidean barrena, neguko solstizioko pertsonaia ugari gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du ekimenak: Antton eta Anttoni, galtzagorriak, sorginak, Olentzero eta Mari Domingi…

Ekimena 2012 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrentzat antolatu dute eta parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute.

Guztira 9 emanaldi
Arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera ekimenari. Lehenik 50 laguneko taldeak osatuko dira, ondoren azpitaldeetan banatu eta ordu laurdeneroko txandatan ekingo diote bideari parte hartzaileek. Guztira 9 txanda egingo dira.

Segurtasun neurri guztiak zorrotz errespetatuko dira
Osasun egoerak eskatzen dituen neurriak betetzea derrigorrezkoa da ekimenean parte hartzeko, hau da, musukoa eramatea beharrezkoa da eta partaideen arteko distantzia ere mantendu beharko da. Gehienez ere, 50 laguneko taldeak antolatuko dira, eta dagoeneko ikastetxeetan eginda dauden burbuilak mantentzen saiatuko dira antolatzaileak.

Izena aurrez eman behar da
Besteak beste, Olentzero eta Mari Domingi ezagutu nahi dituzten herritarrek, aurrez izena eman beharko dute. Gure Antzokiko leihatilara gerturatuta egin daiteke, gaur eta bihar, arratsaldeko 17:00 – 18:30 ordutegian. Gonbidapen guztiak gaur bertan bukatuko balira, bihar ez da berriro leihatila irekiko.

Izena emateko baldintzak

70 boluntariori esker antolatutako ekimena
Amasa-Villabonako udalak eskerrak eman nahi dizkie Zunbeltz elkarteari, eta ekimen honek aurrera egin dezan, borondatez lanean dabiltzan 70 laguneko taldeari.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Olentzaroaren basoa ekimena, abenduaren 19an
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.