05Martxoa2021

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Emakume zientzialarien erakusketa, Udaletxeko arkupetan otsailaren 18ra arte

Emakume zientzialarien erakusketa, Udaletxeko arkupetan otsailaren 18ra arte

Aurkezpena 2

Gaur  Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izanik, gure omenaldi xumea egin nahi diegu gizartearen eboluzioan ezinbestekoak izan diren ekarpenak egin dituzten emakume guztiei. Horretarako, zientzian nabarmendu diren hainbat emakume ekarri ditugu lehen lerrora, eta horien biografiak zintzilikatu ditugu udaletxeko arkupetan.

Erakusketa honetan nabarmentzen diren emakumeen bitartez, balorean jarri nahi ditugu, zientziak aurrera egin zezan, lanean aritu diren eta merezi duten errekonozimendua jaso ez duten emakume guzti-guztiak.

Baita ere, nabarmendu nahi dugu, zientziaren munduan emakumeen presentzia handitu bada ere, oso emakume gutxik izan dutela euren ekarpena egiteko aukera,  edo karrera zientifiko bat egiteko aukera izan dutenak ere ez direla asko izan. Hori bidegabea da, emakumeen lana ere ezinbestekoa baita zientziaren eta etorkizunaren garapenean. 

Bestetik, erakusketa honen bitartez, emakumeek jarduera zientifikoan dituzten oztopoak gainditu eta ezabatu behar direla aldarrikatu nahi dugu. 

Beraz, gaur egun, erakusketa hau 14 kartelek osatzen badute ere, pixkanaka kopuru hau handitzea gustatuko litzaiguke, eta beste kultura batzuetako emakume zientzialariei ere euren tokia egin, orain arte mendebaldeko kulturari soilik begiratu baitzaio.

Bukatzeko, gogora ekarri nahi dugu Amasa-Villabonako udala Bizilabe programan parte hartu duela eta, Elhuyarrek eta Tolosaldea Garatzenek sustatutako proiektu honen bidez, gazteak zientzia, teknologia, ingenieritza, edota matematika erakarri nahi dira, beren gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiteko. 

Amasa-Villabonako gazteak animatu nahi ditugu “Izan asmatzaile eta ikertzaile” leloa duen programa honetan parte hartzera.

Informazio gehiago

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.