
- 2019 Abendua 14
Eskuin muturraren goraldiaren inguruko hitzaldia eta erakusketa
Amasa-Villabonako udalak, Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun sailarekin eta SOS Arrazakeria elkartearekin elkarlanean, azken urteetan eskuin muturreko mugimendu eta alderdien gorakada kezkagarriaren inguruko informazioa zabaldu eta kontzientzietan eragin nahi du emigrazioaren nazioarteko egunaren bueltan.
Bi ekimen antolatu dira Amasa-Villabonako Gurea zinean:
- Abenduak 16 astelehena, 19:00etan Hitzaldia: "Eskuin muturraren goraldia". Agustin Unzurrunzaga Soziologoa eta SOS Arrazakeria-ko kidea izango da hizlaria.
- Astelehenetik ostiralera: Eskuin muturraren inguruko erakusketa bisitatu ahal izango da Erakusketa gelan.

- 2019 Abendua 12
Astelehenean Euskaran Ados! mahai parte hartzailearen bilera
Euskaran Ados! mahai irekiaren bilera abenduaren 16an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko batzar aretoan izango da.
Bileran jorratuko diren gaiak honakoak izango dira:
1. 2020rako euskara aurrekontuaren azalpena.
2. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana: aurreko planaren metodologiaren azalpena eta aurrera begirako planaren metodologia erabakitzea.
3. Euskararen Egunaren #Hitzolariak ekimenaren balorazioa.
4. Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren berri ematea.
5. Norberak lekarkeena: Parte-hartzaileen proposamenak.

- 2019 Abendua 09
Bizikleten eta baserritar jantzien 2. eskuko azoka Berdura plazan
Azoka berezi hau datorren ostegunean izango da 18:00etatik 20:00etara Berdura plazan.
- Aurretik, 17:00etatik 18:00etara, norberak saldu nahi duen materiala utzi eta prezioa jartzeko tartea izango da.
- Ondoren, 20:00etan, saldu ez den materiala jaso edota, saldu ezkero, dirua jasotzera pasa beharko dute saltzaileek.
Amasa-Villabonako udaletik, ekimen honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu herritarrei. Nork ez dauka etxean aspaldi erabili gabeko baserritar jantzirik? ez al da askoz ere hobea behar duen eta erabiliko duen norbaitek erosi ahal izatea? Anima zaitezte eta ekar itzazue zuen jantziak edo bizikletak azoka honetan saltzeko.