26Otsaila2021

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak
sahara 21-02-25

Saharako Errepublikaren urteurrenaren harira, adierazpen instituzionala onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak

Otsailaren 27an Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 45. urteurrena izango da. Horren harira, gaur goizean izandako Tokiko Gobernu Batzordean, Udal Gobernuak aurkeztutako Adierazpen Instituzionala onartu da EH Bilduren eta EAJ-PNVren aldeko botoekin eta PSE alderdiaren abstentzioarekin.

Adierazpen Instituzionalak honako hau dio:

Otsailaren 27a oso data esanguratsua da saharar herriarentzat, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren urteurrena baita. Aurten, Espainiak Mendebaldeko Sahara Marokori eta Mauritaniari era lotsagarrian entregatu eta lurraldea utzi eta hurrengo egunean Bir Lehluko kanpamentuan ospatutako aldarrikapen horren 45. urteurrena ospatzen da.

Gehiago irakurri...

Uhinak w

Bertso saio berezia: (H)ari naizela irratsaioaren 200. saioaren ospakizunean

Villabonako Gurea aretoan izango da saioa, bihar, otsailaren 26an, arratsaldeko 19:00etan. Bertsotan Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Julio Soto izango dira, eta Imanol Artola Felixek gai jartzaile lanak egingo ditu.

(H)ari Naizela irratsaioak 200. saioa egingo du Ataria Irratian. Hori ospatzeko bertso saio berezia antolatu dute Harituzek eta Atariak elkarlanean. Ekitaldia bihar izango da, otsailaren 26an, ostirala, Villabonako Gurea aretoan.

Bertsolaritza ardatz duela, Imanol Artola Felixek gidatzen duen irratsaioa da (H)ari Naizela. 2016ko urtarrilaren 17an ekin zion ibilbideari eta ordutik, hutsik egin gabe, asteazkenero Ataria Irratian izaten da entzungai ilunabarreko 20:00etan. Martxoaren 3an, asteazkenean, 200. saioa egingo du, eta ospatzeko bertso saio berezia antolatu dute. Saioaren tematika nagusia Uhinak izango.

Gehiago irakurri...

euskaran ados

Euskaran ados! mahai irekiaren bilera martxoaren 1ean

Amasa-Villabonan euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen Euskaran Ados! lan mahai parte hartzaile eta irekiak bilkura berri bat izango du martxoaren 1ean. Bilgune hau Covid-19aren eraginez 2020ko urritik bildu gabe egon da eta garaia zen berriro ere bilkuren dinamika suspertzeko.

Deialdia: martxoaren 1ean, astelehena, arratsaldeko 18:00etan udaleko batzar aretoan. Telematikoki ere parte hartu ahal izango da, helbide honetan: https://meet.jit.si/villabonakoudala (sartzeko pasahitza: villabona2020).

Gehiago irakurri...

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.