02Ekaina2020

005.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak
kz gunea web

KZ Guneak urrutiko laguntza zerbitzua jarri du martxan

Koronabirusaren osasun larrialdi egoera delat eta, KZ gunea espazioak itxita daude eta orain artean zerbiztuak etenda egon dira. 

GZ guneko arduradunek gaur jakinarazi dutenez, erabiltzaileentzat urrutiko laguntza zerbitzua jarri dute martxan.

Zerbitzu honen berri emateko azalpen bideo hau argitaratu dute https://www.youtube.com/watch?v=bP5mRRKKPU4

Bestalde, zerbitzu berri honen inguruko informazioa kontsultatu eta deskargatu dezakezue HEMEN

weberako etxetik

#AmasaVillabonaEtxetik argazki bildumaren bideoa ikusgai

Udaleko Kultura sailak antolatutako argazki bildumaren bideoa argitaratu du udalak:

https://www.youtube.com/watch?v=L1JXua4VZAs

Covid-19ak eragindako osasun larrialdi egoeragatik konfinamenduan dauden honetan, herritarrek beren etxe barrutik, leihoetatik edo balkoietatik ateratako argazkiak bidali dizkigute.

Argazkia bidali duten guztien artean Oria merkatarien elkarteko denden produktuekin osatutako 200 euroko balioa duten 3 saski zozketatu dira. Hauek izan dira saria irabazi dutenak:

Gehiago irakurri...

IMG-20200331-WA0006

Udala egoera ekonomiko larria bizi duten herritarrei oinarrizko elikagaiak banatzen ari da

Amasa-Villabonako udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak koordinatuta, udal langileak eta Arantza Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia egoera ekonomiko larria bizi duten eta erosketa egiteko zailtasunak dituztenen herritarrei elikagaiak banatzen ari dira.

Lan hau Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean garatzen ari da. 

Dagoeneko herriko dozenaka familia eta herritarri banatu zaizkie oinarrizko elikagaiak: Arroza, pasta, esnea, atun eta sardina latak, gailetak, zopak, olioa...

Udalak herritarren beharrei soluzioak emateko dago eta ezin dugu onartu gure herrian inor gosea pasatzen egoterik. 

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.