- 2020 Azaroa 25
Indarkeria matxistaren kontrako matazak zintzilikatu dira udaletxeko balkoietan
Gaur, azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria desagartzeko nazioarteko eguna da. Hori dela eta, Amasa-Villabonako udalak ekimen xume bat burutu du eguerdian Erreboteko plazan. Indarkeria matxistaren kontra jositako matazak udaletxeko balkoietan zintzilikatu dituzte gure herrian bizi diren jatorri ezberdinetako emakumeek, udal langileen eta udaleko ordezkari politikoek.
Ondoren, Beatriz Unzue alkateak, Amasa-Villabonako udalbatzak atzo onartu zuen Erakunde Adierazpena publikoki irakurri du. Amaitzeko, gaur 19:00etan Zubimusu zubian Mugimendu Feministak antolatutako elkarretaratzean parte hartzeko gonbidapena egin du Unzuek.

- 2020 Azaroa 20
Udalak martxan jarraitzen duten ostalaritza establezimenduen informazioa banatu du
Amasa-Villabonako udalak, momentu latza pairatzen ari den herriko ostalaritza sektoreari laguntza xume bat emateko helburuarekin, momentuz martxan jarraitzen duten establezimenduen informazioa bildu, orritxo batean jarri eta herriko etxeetara banatzea erabaki du. Bertan, establezimenduen helbideak, ordutegiak eta telefonoak kontsultatu daitezke.
Sukaldetik Etxera izenburua duen eskuorri horren banaketarekin batera, udalak herriko taberna eta jatetxeetara deitu eta bertan kontsumitzeko gonbidapena egiten die herritarrei, norbanako gisa sektoreari laguntzeko bide eraginkorrena horixe baita.
Martxan jarraitzen duten taberna eta jatetxeen informazioa HEMEN

- 2020 Azaroa 18
Baratze Parkeko partzelen zozketan izena emateko epea abenduaren 4ra arte zabalik
Ireki da Villabonako Baratze Parkeko partzelen zozketan izena emateko epea. Baratzegintza ekologikoan aritu nahi dutenek, abenduaren 4ko 14:00ak arte daukate izena emateko aukera.
Guztira 34 partzelen ustiapena zozketatuko da eta horietako batzuk behar bereziak dituztenentzat gordeko dira. Partzela horiek 2021eko urtarriletik aurrera egongo dira ustiagai eta lursailen erabilera, gehienez ere, 4 urtera arte luzatzeko aukera egongo da.
Deialdian parte hartzeko eskaera Udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarren Arretarako Zerbitzuan (Züretzat) egin behar da.