
- 2021 Otsaila 23
Udal gobernuak bat egin du Haurreskoletako langileen aldarrikapenekin
Udal gobernuak gaur ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek deituta, 17:30etan Malkar plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu die herritarrei, haurreskoletako langileei elkartasuna adierazteko.
Amasa-Villabonako udal gobernuak bere elkartasuna eta babesa agertu die azken asteetan greba eta mobilizazioak egiten ari diren Haurreskolak partzuergoko langileei eta bereziki Villabonako Seaska Haur Eskolakoei. Beatriz Unzue alkateak zuzentzen duen udal gobernu taldearen ustez, langileen aldarrikapenak justuak, bidezkoak eta ulergarriak dira eta oinarrizko zaintza zerbitzu publikoa eskaintzen duten profesionalen lan baldintzak duintzea ezinbestekoa da. Udal gobernuaren iritziz, "haur txikiak zaintzen dituzten hezitzaileen lana behar bezala baloratu behar da eta lan-hitzarmen berri eta justu baten aldarrikapena partekatzen dugu".

- 2021 Otsaila 22
Jai batzordearen bilera, otsailaren 24an
Gaur egun bizi dugun osasun egoera dela eta, oso zaila izango da 2021eko Santio jaiak ohiko moduan ospatzea. Dena den, kultur jarduera programa bat osatu nahi da eragileekin elkarlanean. Kontuan izan behar da Udalaren lehentasuna Covid-19aren kutsatze arriskuak saihestea dela, beraz, ekitaldi hauek, gehien bat, aire librean izango dira eta segurtasun neurri guztiak errespetatu beharko dira.
Horrela, aukera desberdinak aztertzeko Jai Batzordeak bilera deitu nahi du:

- 2021 Otsaila 17
Seaska Haur Eskolako matrikulazioetako dirulaguntzak banatu dira
Amasa-Villabonako udalak bigarren urtez jarraian 2020. urtean zehar haurrak Seaska Haur Eskolan matrikulatu dituzten gurasoei zuzendutako dirulaguntzak eman ditu.
Guztira Amasa-Villabonako 8 familiak jaso dute dirulaguntza eta guztira 3.006 euro banatu dira familia hauen artean.
Udal gobernuak dirulaguntza honi buruzko irakurketa positiboa egin du, dirulaguntza hau indarrean izateak gurasoek beren haurrak herriko haur eskola publikoan matrikulatzeko erraztasun bat suposatzen baitu.