25Iraila2020

007.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak
IMG-20200529-WA0002

Astearteko azokako arropa postuak Malkar plazan

Astearte goizetako ohiko azokan arropak, oinetakoak, zapatak, alfonbrak, maindireak, poltsoak... saltzen dituzten postuen itzulera datorren asteartean izango da. Covid19aren osasun larrialdia hasi zenetik ezinezkoa izan da salmenta postu hauek ezartzea, eta jakina denez, Villabonako azokan baserriko produktuak eta elikagai ezberdinak saltzen dituzten postuak soilik mantendu ahal izan dira plazan. 

Orain, deseskalatze prozesuko II. fasean, bestelako salmenta postuak kalean ezartzea baimendu da eta beharrekoak diren segurtasun distantziak mantendu ahal izateko, postuak Malkar plazara lekualdatzea erabaki du udalak. Gehienez 9 postu ezarriko dira Malkar plazan eta postu bakoitzak 6 metroko zabalera izango du gehienez.

Elikagaien eta baserriko produktuen postuak Errebote plazan eta Berdura plazan mantenduko dira.

diru weberako

Udalak ordaindu ditu merkatari eta ostalariei zuzendutako diru laguntzak

Amasa-Villabonako udalak bideratu ditu Covid-19aren eraginez beren jarduera guztiz edo partzialki etenda izan duten herriko merkatari eta ostalariei laguntzeko martxan jarritako diru laguntzak. Atzo egin ziren diru laguntza hauen ordainketa guztiak.

DIRU LAGUNTZEN EZAUGARRIAK:

1. Jardueraren erabateko etetea izan dutenak

Ostalaritza establezimenduak:

  • Terraza duten tabernak: 1.160 euro. Jardueraren etetea martxoaren 14tik maiatzaren 10era luzatu delako  (58 egun)
  • Terrazarik ez duten tabernak: 1.440 euro. Jardueraren etetea martxoaren 14tik maiatzaren 24era luzatu delako (72 egun)

Gehiago irakurri...

IMG20200430135408

Asteazkenetik aurrera Herritarren Arreta zerbitzua guztiz zabalik

Amasa-Villabonako udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa guztiz zabalduko da asteazken honetan. Segurtasun neurri bereziak mantenduko dira eta bulegura sartu aurretik derrigorrezkoa izango da eskuak garbitzea sarrera ate ondoan egongo den alkoholdun xaboia erabiliz.

Azken asteetan aurretiazko eskaera egin behar zen bulegora sartzeko, baina asteazkenetik aurrera ez da beharrezkoa izango.

Bi pertsonako aforoa

Gehienez bi pertsona sartu ahal izango dira bulegora aldi berean. Bulegoa beteta dagoen bitartean, bulegora gerturatu nahi duten herritarrek udaletxeko kanpoaldean itxaron beharko dute, lurrean ezarriko diren marrak erabiliz, bi metroko segurtasun distantzia gordez.

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.