
- 2021 Otsaila 22
Jai batzordearen bilera, otsailaren 24an
Gaur egun bizi dugun osasun egoera dela eta, oso zaila izango da 2021eko Santio jaiak ohiko moduan ospatzea. Dena den, kultur jarduera programa bat osatu nahi da eragileekin elkarlanean. Kontuan izan behar da Udalaren lehentasuna Covid-19aren kutsatze arriskuak saihestea dela, beraz, ekitaldi hauek, gehien bat, aire librean izango dira eta segurtasun neurri guztiak errespetatu beharko dira.
Horrela, aukera desberdinak aztertzeko Jai Batzordeak bilera deitu nahi du:

- 2021 Otsaila 17
Seaska Haur Eskolako matrikulazioetako dirulaguntzak banatu dira
Amasa-Villabonako udalak bigarren urtez jarraian 2020. urtean zehar haurrak Seaska Haur Eskolan matrikulatu dituzten gurasoei zuzendutako dirulaguntzak eman ditu.
Guztira Amasa-Villabonako 8 familiak jaso dute dirulaguntza eta guztira 3.006 euro banatu dira familia hauen artean.
Udal gobernuak dirulaguntza honi buruzko irakurketa positiboa egin du, dirulaguntza hau indarrean izateak gurasoek beren haurrak herriko haur eskola publikoan matrikulatzeko erraztasun bat suposatzen baitu.

- 2021 Otsaila 16
Baratze parkeko partzelen zozketa zuzenean jarraitzeko aukera, ostiralean
Villabonako baratze parkeko partzelak esleitzeko eta hauek kudeatzeko eskaera egin duten herritarren behin betiko zerrenda osatu da eta Udaleko webguneko iragarki taulan kontsultatu daiteke.
Partzelak esleitzeko zozketa, ostiralean
Villabonako baratze parkeak 34 partzela ditu, beraz, erabiltzaile bakoitzak zein partzela ustiatuko duen zehazteko, zozketa egingo da ostiralean, hilaren 19an, goizeko 11:00etan Udaletxeko Batzar aretoan.
Momentuko osasun egoerak horrela eskatuta, zozketa telematikoki egingo da eta interesa dutenek online ikusteko aukera izango dute zuzenean Amasa Villabona udala izeneko Youtubeko kanalean.