15Iraila2019

005.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Kultur ekimenez beteriko igandea

Kultur ekimenez beteriko igandea

DANTZA GARAIKIDEA 2

Dantza garaikidea eta abesbatzak

Igande honetan, maiatzak 12, Amasa-Villabonan kalitate altuko kultur ekimenak izango ditugu. Goizean, Eusko Jaurlaritzaren “Zirkuitua” programaren barruan, dantza garaikideak Txistularien Plaza alaituko du (13:00etan) doako bi ikuskizun apartekin: alde batetik, Amaia Elizaranen taldeak “Block” aurkeztuko du, gorputz hizkuntza indartsu baten bitartez, bi emakumeren bizitzak ekarriko ditu eszenara, besteak beste, egoera latzen aurrean, bizitzak berak zentzua galtzen duenean, arazoei aurre egitea ezinbestekoa dela azalduko digu. Bigarren, Kukai Dantza taldeak (Valladolideko Kaleko Ikuskizunen Nazioarteko Jaialdian sari garrantzitsua jaso duena) eta “Brodas Bross” (Bartzelonan sorturiko hip hop eta kaleko kulturan oinarrituriko nazioarteko konpainia) “Topa, Work in Progress” ikuskizuna aurkeztuko dute, pieza bat non kalea eszenatoki batean bilakatuko den publikoaren laguntzarekin.

Arratsaldean, (19:30etan Gurea Zinean), Eresargi Abesbatzak antolaturiko IV Abesbatzen Zikloaren bigarren emanaldiaren txanda izango da. Abesbatza gonbidatua “Xatz Eskifaia Abesbatza” izango da, Amaia Aldalurrek zuzenduriko 20 ahots zuriz osaturiko Hondarribiako abesbatza, Tolosako eta Arrigorriagako (Bizkaia) lehiaketetan hainbat sari lortu dituena.

Ikusten denez, eskaintza kultural zabala izango dugu, publiko anitzaren gustukoa izango dena. Animatu zaitezte!

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Kultur ekimenez beteriko igandea
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu