22Abuztua2019

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Jaietako kontzertuaren bozketa

Jaietako kontzertuaren bozketa

KONTZERTUA

Uztailaren 26an, ostirala, kontzertua izango da, jaietako Gazte Egunaren barruan.

Aurten, aurreko urteetan bezala, herritarrek kontzertu horretan parte hartuko du(t)en taldea(k) aukeratzeko aukera izango dute Internetez egingo den bozketa bidez.

Musika-taldearen aukeraketa bi fase desberdinetan burutuko da:

Lehen fasean, taldeak proposatzeko aukera izango dute herritarrek, baldin eta Amasa-Villabonan erroldatuta badaude eta 2005 urtean edo lehenago jaioak badira. Horretarako, talde baten izena proposa dezake herritar bakoitzak ondoko e-mailera idatzita: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..">E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. Taldeak proposatzeko epea maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 4an 00:00etan bukatuko da. Herritar bakoitzak behin bakarrik proposa dezake talde bat (ez gehiago), bere izen-abizenak emanda.

Behin proposatutako talde guztiak dauzkagunean, konprobatuko dugu ea talde bakoitzak ondoko bi baldintza hauek betetzen dituen:

Uztailaren 26an Villabonan jo ahal izatea.
Ekintza horretarako jarri den udal aurrekontuan sartzea.

Bigarren fasea ekainaren 7an hasi eta ekainaren 10eko 00:00etan bukatuko da, eta bertan bi baldintza horiek betetzen dituzten proposamenen artean bozkatu beharko da. Dena den, talderen bat proposatu duzuen guztioi gogoraraziko dizuegu berriz ere.

Bozkatu!

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Jaietako kontzertuaren bozketa
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu