JAIETAKO PROGRAMAREN AZALAREN LEHIAKETA 2019
- Post 2019 Ekaina 03

• Villabonako Udaleko Kultura Sailak 2019ko Santio jaietako programako azalaren lehiaketa atera du.
• Lehiaketan parte hartu ahal izateko, herrikoa izan behar da, eta 16 urtetik gorakoa.
• Lan irabazleak 400 euroko saria izango du. • Lanek erabat originalak izan beharko dute.
• Norbaitek originala ez den lan bat aurkeztuko balu, ezin izango da lehiaketaren hurrengo edizioetan aurkeztu.
• Azalaren formatua 21x21 cm-koa izango da, eta edozein teknika erabil daiteke.
• Aurkeztutako azalak honako testua eraman beharko du: “Santio Jaiak-Villabona 2019”
• Lanak aurkezteko epea: maiatzaren 27tik ekainaren 10era
• Lanak Villabonako Udaleko ZURETZAT bulegoan aurkeztu daitezke, 8etatik 14etara. Lanarekin batera, sobre itxi bat aurkeztu beharko da, eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira.
• Lehiaketaren epai-mahaia Santio Jai Batzordea izango da.