20Iraila2020

011.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Villabona eta Hazparneren arteko errebote partida jokatuko da

Villabona eta Hazparneren arteko errebote partida jokatuko da

FB IMG 1596023166347 tokikom 700x700

San Inazio egunez, Behar Zanako pilotariek Hazparneren aurkako 91. Errebote Partida jokatuko dute

1930. urtean hasitako partidari eusten diote Amasa-Villabonan. San Inazio egun hartan errebote partida jokatu zuten Hazparneko pilotarien aurka, eta harrez gero, gerra urteak kenduta, urtero-urtero etortzen dira Hazparnetik partida jokatzera.

Ostiralean, 11:00etan, Villabonako Errebote plazan ariko dira bi taldeak, eta 91. Errebote partida jokatuko dute. Sarrera doan izango da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, "hasiera batean, plazako edukiera ez da mugatuko. Hala ere, udaltzaingoak elkartze handiak ikusten baditu, sakabanatzeari ekingo dio". Nahitaezkoa izango da maskara jantzita izatea. Era berean, partida historikotzat dute honakoa: "Urteetan zehar galdu ez dena, eta aurten ere egoera oso berezia izan arren jokatuko dena".

Behar Zanatik jokatuko duten pilotariak honako hauek izango dira:

Paretean, Jon Ander Artola eta Beñat Iraola (argazkian ezkerretik hasita hirugarrena eta laugarrena); Hirugarren eskularru: Aratz Luixa (argazkian ezkerretik hasita lehena); Paradore: Kepa Nazabal (argazkian ezkerretik hasita bigarrena); eta sakalaria: Iñaki Otaegi (argazkian ezkerretik hasita seigarrena).

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Villabona eta Hazparneren arteko errebote partida jokatuko da
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.