Euskaraldian izena emateko epea zabalik
- Post 2020 Iraila 28
Amasa-Villabonako udalak Euskaraldian parte hartzeko deia egiten die herritarrei
Ireki da Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea. Ariketa sozial erraldoi hau azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, Gehiago. Gehiagorekin. Gehiagotan lelopean, 15 egunez herritarren hizkuntza ohituretan eragitea da xedea. 16 urtetik gorako herritar orok du izena emateko aukera:
Duela bi urteko ekimenean bezala, Ahobizi edo Belarriprest rola hautatu beharko dute ariketako parte hartzaileek.
Euskaraldiko kantua eta bideo berria aurkeztu du Broken Brothers Brass Band talde iruñearrak, musika Sustrai Colinaren hitzekin uztartuz:
Ikusi bideoa HEMEN: https://www.youtube.com/watch?v=KzYyU7RPjLQ&feature=emb_title
Bi hilabete besterik ez dira falta ekimenari hasiera emateko, eta Amasa-Villabonako udalaren iritziz, euskaren aldeko jauzia egiteko garaia da: herritarrek, erakundeek, aisialdian eta arlo sozioekonomikoan ari diren eragileek, denok dugu jauzi hori emateko zeregina eta ardura. Hauxe da momentua. Eta guk ez badugu egiten, ez du beste inork egingo. Horregatik, udaletik herritar guztiei deia egin nahi diegu ekimenean parte hartzera.